(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2020.eko apirilak 29

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan,

eta zenbait erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramale 

Josu Erkorekak,

Osasuneko sailburu Nekane Murgak,

Ekonomiako sailburu Arantza Tapiak

eta Garraioko sailburu Iñaki Arriolak,

hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Beste astebetez, prentsaurrekoa Internetez egin da.

 

Alderdien mahaia

 

Lehendakaria bihar bilduko Alderdien mahaian

Legebiltzarreko alderdi politikoetako ordezkariekin.

Bilera horretan:

  • Euskadin hauteskundeak egiteko aukera aztertuko dute.

 

Horretarako, lehendakariak txosten bat eramango du bilerara,

datu hauekin: larrialdi sanitarioaren gaur egingo egoera,

izaten ari den eboluzioa eta etorkizuna nola aurreikusten den.

 

Alderdi politikoek euren iritzia eman ahal izango dute

komenigarritzat jotzen duten ala ez hauteskundeak egitea.

 

Banda zabala eta Interneterako konexioa

 

Gobernu Kontseiluak lankidetza-hitzarmen bat

sinatu du Itelazpirekin banda zabaleko Internet-sarea

Euskadiko toki gehiagotara iritsi dadin.

 

Orain arte konexiorik ez zeukaten 58 herritara iritsiko da,

biztanle gutxiko tokiak izanik, telefonia-enpresentzat

errentagarria ez zen tokietara, hain zuzen.

 

Aurretik sinatutako hitzarmenei esker, 2017a geroztik,

banda zabalaren sarea ia 500 eremu berritara iritsi da.

 

Koronabirusaren krisi honetan ikusi da

oso garrantzitsua dela

jendeak Interneterako sarbidea edukitzea.

 

Gizarte osoak Interneterako sarbidea edukitzea beharrezkoa da:

  • Urrutiko hezkuntza eskaintzeko.
  • ABEEen izapideak egiteko.
  • Internet bidez erosteko, etxetik irten ezin delako.
  • Familiei eta enpresei laguntzak emateko.

 

“Euskadi 2020 Agenda Digitalean” Eusko Jaurlaritzaren helburua da pertsona eta

enpresa guztiek izatea Euskadin Interneterako sarbidea.

 

Horretarako, 18 milioi euro inbertitu ditu.

 

Etxebizitza-alokairuak ordaintzeko laguntzak

 

Gobernu Kontseiluak programa bat onartu du

egungo egoera dela-eta, etxeko alokairuak

ordaintzeko arazoak dituztenei

laguntza ekonomikoak emateko.

 

Laguntza horiek eska ditzakete:

  • Langabezian geratu diren langileek.
  • ABEEn dauden langileek.
  • Diru-sarrera gutxiago (%40 edo gutxiago)
    izan dituzten langile edo enpresari autonomoek

 

Eusko Jaurlaritzak duela hilabete jarri zuen martxan

talka-plan bat, Covid19 funtsa,

1.500 milioi eurotik gorako laguntzekin

egoerari aurre egiteko.

 

Jarduerara itzultzea

 

Euskadin jarduera ekonomikora eta sozialera itzultzeko

eta koronabirusa hedatzea eragozteko proiektua

aurkeztu du Tapia sailburuak.

Birusaren hedapena eragozteko, txertorik ez dagoen arte,

Eusko Jaurlaritzak teknologiarekin lan egingo du.

 

Maiatzean BRTArekin ikerketa bat egingo dugu.

 

Testak egingo zaizkie eta kutsatze-probak

garraio arloko langileei eta laborategietan aztertuko dira

adimen artifizialeko sistemekin.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau