(ebaluazioan)
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoei buruzko web orri bat jarri du martxan

2020.eko apirilak 19

Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoei buruzko web orri berri bat jarri du martxan;

bertan, azaltzen da zer gizarte-laguntza dauden

laguntza-beharrean dauden pertsonentzat

koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko

 

Hauei dago zuzenduta weba:

herritarrei, gizarte-zerbitzuetako profesionalei

eta EAEko hirugarren sektoreari.

 

Hona webaren ezaugarriak:

 

  • azaltzen du zer laguntza ekonomiko dauden
    bizi dugun egoera honetan laguntzeko
  • informazioa erraz eta azkar kontsulta daiteke
  • unean uneko informazio eguneratua eskaintzen du
    Hau da, laguntza berririk dagoen, zer aldaketa gertatu diren laguntzetan,
    zer epe dauden zergak ordaintzeko....
  • eta laguntza-mota bakoitzari dagokionez:
    • zer baldintza bete behar diren
    • epeak
    • non eskatu behar diren
  • zer erakunde ofizialek ematen dituzten laguntzak:
    • Eusko Jaurlaritza
    • foru-aldundiak
    • Estatu espainola

 

Laguntzak honetarako dira:

 

  • langabeentzat
  • diru-sarrera gutxien dituztenentzat. Hau da, gutxien irabazten dutenentzat
  • etxebizitzen alokairuak eta hipotekak ordaintzeko
  • oinarrizko beharrei erantzuteko

 

Adibidez, hauei nola lagundu azaltzen da:

 

- EZIN dute langabeziako salbuespenezko laguntza eskatu
aldi baterako kontratua bukatzen zaienean,
laguntza jasotzen ari direlako.
- BAI eskatu ahal dute etxeko langileentzako aparteko laguntza

 

  • 30 urte baino gutxiago duten gazteentzat:
- alokairua ordaintzeko
- lanean ABEEE bat aplikatu badute

 

Eusko Jaurlaritzak espero du web hau lagungarri izatea

herritar eta profesionalentzat,

koronabirusaren garai honetan dauden laguntzei buruz

behar duten informazioa eskuratzeko.

 

 

Hemen kontsultatu daitezke laguntza horiek:

 




 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau