
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait
erabaki hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Osasun sailburu Nekane Murgak azaldu
dute zer erabakitara iritsi diren.
Beste astebetez, prentsaurrekoa Internetez egin da.
Zer plan du Eusko Jaurlaritzak ohiko bizimodura itzultzeko?
Eusko Jaurlaritzak lanean segitzen du plan bat izateko herritarrak apurka-apurka eta
hainbat etapatan itzul daitezen koronabirusaren arazoaren aurreko bizimodu
arruntera.
Normaltasun Berrira igarotzeko Trantsizio Plana
Plana martxan jartzeko, Eusko Jaurlaritzak behar du osasun-sistemako profesionalek
eman ditzatela:
- datuak, jakiteko gaixotasun horrek zelan segitzen duen kutsatzen
- jarraibideak, jarraitu behar direnak ez kutsatzeko
Horrez gain, herritarrek 3 gauza egin behar dute hurrengo hilabeteetan:
- gutxienez, metro 1 eta erdiko distantzia mantendu pertsonen artean
- maskarak erabili
- egunean, hainbat alditan garbitu eskuak; bereziki, beste pertsona batzuekin
- partekatzen ditugun tokietan.
Osasun-sistemako profesionalek egunero gero eta proba gehiago egiten dizkiete
pertsona eta talderik kalteberenei.
Eusko Jaurlaritzak 40 mila proba baino gehiago egin nahi ditu apirilean.
Horrela, profesionalek jakin dezakete:
- zenbat pertsona kutsatu diren.
- zenbat pertsona kutsatu dauden EAEko herri edo hiri bakoitzean.
- ea areagotu daitekeen kutsatzen diren pertsonen kopurua.
- ea pertsona gutxiago dagoen gaixorik
eta egoera manten daitekeen luzaroan gaixo gutxirekin.
Eusko Jaurlaritzak esan du Osakidetzak jakin dezakeela nortzuk ematen duten positibo
proba egiten dietenean, eta pertsona horiek isolatu ditzakeela.
Horretarako, ospitaleak antolatuta daude, honako hauek dituzten pertsonen premiei
erantzuteko:
- koronabirusa
- bestelako gaixotasunak
Maskarak denentzat
Eusko Jaurlaritzak segurtatu nahi du pertsona guztiek erraz eta merke lortzea
maskarak.
Hori dela eta, EAEko enpresak lanean ari dira, azkar, pertsona guztiek izan ditzaten
beharrezkoak diren babes-ekipoak.
Bizimodu berrira itzultzea
Apirilaren 27an, astelehenez, haurrak kalera irten ahal izango dira.
Kalera irteteko, honako hauek bete behar dira:
- denbora gutxi eman behar dute kalean
- metro 1 eta erdiko distantzia mantendu behar da pertsonen artean
- ezin dira taldekatu behar kalean.
Gainera, hona zer ari den antolatzen Eusko Jaurlaritza honako hauentzat:
- helduentzat: kirola egitea aire librean eta denbora gutxian.
- denda eta negozio txikientzat: apurka-apurka zabaltzea.
Pertsonen osasuna segurtatuko da.
- Industrian eta eraikuntzan lan egiten dutenentzat:
apurka-apurka itzul daitezela lanera
Langileen osasuna segurtatuko da.
Apirilaren 13an, astelehenez, lanera itzuli ziren sektore askotan.
Bozeramaileak esan du lanera itzultze horrek egiaztatzen duela posible dela lan egitea
eta, aldi berean, langileen osasuna segurtatzea.
Eskoletara itzultzea
Planak esaten du zelan itzuli eskoletara ere.
Informazio hori aditzera eman aurretik, Eusko Jaurlaritzak plan horren zati bat
kontsultatu nahi die eskoletan lan egiten dutenei.
Planak honako 3 gai hauek aztertzen ditu:
- zer hezkuntza-eduki diren beharrezko
- zelan ebaluatu ikasleak, eta irakasleek zer erreminta izango dituzten
ebaluatzeko.
- zelan itzuli klaseetara:
adinaren arabera, apurka-apurka eta osasun-sistemako profesionalek diotenari
jarraiki.
Eusko Jaurlaritzako zentroetako langileak
Eusko Jaurlaritza, era berean, lanean ari da antolatzeko nola itzuliko diren lanera Eusko
Jaurlaritzako zentroetako langileak.
Une honetan, bakarrik doaz zentro horietara oinarrizko zerbitzuetan lan egiten duten
pertsonak eta soilik aurrez aurre lan egin behar dutenak.
Pertsona horiek bete egiten dute Eusko Jaurlaritzako espezialistek diotena laneko
arriskuei aurre egiteko .
Une honetan, Eusko Jaurlaritzako zentroetan, 1.200 pertsona inguru ari dira lanean.
Normalean, 7.200 langile izaten dira.
Eusko Jaurlaritzak nahi du pertsona horiek normaltasunez itzultzea lanera, apurka-
apurka.
Horretarako, zerbitzu publiko guztiak ari dira antolatzen nola itzuli, herritarrei
eskaintzen dizkieten zerbitzuen arabera.
Herritarrei irekitzen azkenak herritarrarenganako aurrez aurreko arreta-zerbitzuak
izango dira.
Horrez gain, kontrolatuko da zenbat pertsona artatzen diren, eta higiene-neurriak
beteko dira.
Aisialdia eta ekitaldiak
Eusko Jaurlaritzak zenbait proposamen egin ditu antolatzeko nola gozatu berriro
aisialdiaz eta nola prestatu jendetza biltzen duten ekitaldiak.
Aste honetan, lehendakaria ahaldun nagusiekin eta Eudeleko lehendakariarekin
bilduko da aztertzeko zelan prestatu udan:
- jaiak
- ekitaldiak
- beste kultura-jarduera batzuk; adibidez, jaialdiak, kontzertuak, erakusketak...
Eusko Jaurlaritzak badaki zer ahalegin ari diren egiten etxean dauden herritarrek eta
badaki itzuli behar dutela lehengo bizimodura.
Baina adi-adi jarraitu behar dugu.
Zeren koronabirusa kontrolatzen ari gara, baina, laster, berriro ager daitezke kasu
berriak.
-
2020-04-21
Con medidas preventivas, higiénicas acostumbrarse a convivir con patógenos más agresivos cuando contaminamos mucho, programar parar tiempo necesario para restaurar medidas preventivas no se forme caos, al principio puede resultar incómodo pero luego instaurada la cultura preventiva será el pan de cada día si no se quiere enfermar mientras los indicadores ambientales no nos vayan avisando de mejores condiciones. Creamos muchos residuos para un planeta enfermo enferma a su biodiversidad ahora más necesaria. No gestionamos bien eso de la sostenibilidad y pagamos consecuencias con brechas mayores o menores por zonas se tenderán a equilibrar con nuevas condiciones puede que más penosas.