
Gorka Urtaran alkateak eta Beatriz Artolazabal sailburuak, 104 urte bete dituen Gasteizko emakume bat zoriondu dute.
Gorka Urtaran alkateak eta Beatriz Artolazabal sailburuak,
Basilisa Maestre Ancin zoriondu dute,
104 urte bete ditu eta.
Basilisa Gasteizen bizi da, Aranbizkarra auzoan.
betiON Telelaguntza Zerbitzuak artatutako
Arabako emakume zaharrenetan bigarrena da.
Basilisa da betiON zerbitzuko erabiltzaileen artean,
hiritarrok etxean gelditu behar dugun egun hauetan,
Araban urteak bete dituen lehenengoa.
Hori dela-eta, Gorka Urtaran alkateak eta Beatriz Artolazabal sailburuak ere,
betiON zerbitzuko langileekin batera zoriondu nahi izan dute Basilisa,
senitartekoek eta lagunek ezin izan baitute zoriondu aurrez aurre.
betiON zerbitzuko langileek beti zoriontzen dituzte
urteak betetzen dituzten erabiltzaileak.
Basilisa zoriontzeko ekitaldia Lehendakaritzan, Eusko Jaurlaritzaren
egoitzan egin da, Gasteizen,
eta bideokonferentzia bidez egin da.
Sailburuak esan dio Basilisari oso eder dagoela
eta badakiela zer den urteak betetzea honelako egoeran.
Sailburuak ere apirilaren hasieran bete zituen urteak
eta ezin izan zuen egon senitarteko eta lagunekin.
Alkateak galdetu dio Basilisari zein den sekretua
104 urterekin hain ondo egoteko.
Sekretua lan asko egitea dela erantzun dio Basilisak.
Patatak biltzen ibili zen bera jornalari gisa.
Oso alkate ederra dela ere esan dio Basilisak.
Nafarroan jaio zen Basilisa, Marañonen.
Baina, urte askoz bizi izan da:
- Gorrebuston
- Kanpezun
- Villafrían.
Gerra zibil garaian, Donostiara joan zen bizitzen
eta etxeetan ibili zen zerbitzari, beste emakume asko bezala.
Galtzerdiak ehuntzen ere ibili zen, gero herririk herri saltzeko.
Gaur egun , oso ondo dago osasunez Basilisa.
Gustuko du irakurtzea eta egun hauetan
Arabar Errioxari buruzko liburu bat ari da irakurtzen.
Itxialdia hasi aurretik, egunero joaten zen mezara.
BetiON zerbitzuak 100 urtetik gorako 130 erabiltzaile ditu
BetiON telelaguntza-zerbitzuan:
- 100 urtetik gorako 130 erabiltzaile daude.
Horietatik, 115 emakumeak dira.
- Emakume zaharrena Donostian bizi da eta
106 egin zituen martxoan.
- Denetan zaharrena gizonezkoa da,
Bilbon bizi da eta 107 urte egingo ditu uztailean.
- Eta 2020an, 113 erabiltzailek beteko dituzte100 urte.
Guztira, tele-laguntza jasotzen duten 243 pertsona egongo dira
100 urte edo gehiagorekin eta bakarrik bizi direnak.
Gaur egun, 57.000 erabiltzaile ditu zerbitzu horrek.
Gehienak, bakarrik bizi diren emakumeak dira,
80 urtetik gorakoak.
BetiON-ek etxeko laguntzarako zerbitzu gehiago eskainiko ditu
BetiON tele-laguntza-zerbitzuak
telefono bidezko laguntzarako doako linea berri bat dauka
koronabirusaren krisiak sortu dituen
etxeko beharrei erantzuteko.
Koronabirusaren krisia dela-eta, erabiltzaile berriak daude,
baina ezin zaie une honetan aparatua etxeetan instalatu
betiON zerbitzuarekin komunikatzeko.
Doako telefono-linea berriarekin
zerbitzuko profesionalek
oraindik aparatua ez daukaten erabiltzaileen
beharrei eta kontsultei erantzun diezaiekete.
Horrez gain, betiON zerbitzuak jarrita zituen aurretik linea gehiago
zerbitzua bermatzeko koronabirusaren krisiak iraun bitartean.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak
betiON zerbitzua eskatu nahi duten pertsonentzat
tramiteak erraztea erabaki du,
koronabirusaren krisiak irauten duen bitartean.
Zerbitzua eskatzeko, eskaera bidali beharko da
helbide honetara: telelaguntza@euskadi.eus.
Eta EZ da aurkeztu behar:
- familiako medikuak betetako fitxa.
- dagokion gizarte-zerbitzuaren txostena.
Zerbitzua ematen jarraitzeko, eta hala eskatuz gero,
dokumentu horiek aurkeztu beharko dira
isolamendua amaitu eta hurrengo bi hilabeteetan.