
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait
erabaki hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak,
Osasuneko sailburu Nekane Murgak
eta Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesus San Josek
Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.
Beste astebetez, prentsaurrekoa Internetez egin da.
Eusko Jaurlaritzaren plana ondo atera da
Duela hilabete 1 Eusko Jaurlaritzak:
- osasun-larrialdia deklaratu zuen koronabirusarengatik
- plan bat jarri zuen martxan
gaixotasun horrekin ez kutsatzeko.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak esan du
plana ondo ari dela funtzionatzen.
Osasun Sailaren eta Osakidetzaren datuen arabera,
koronabirusak eragindako egoera kontrolpean dago.
Astebetetik hona datuak onak dira:
- gero eta pertsona gutxiago kutsatzen da
- paziente gutxiago dago ospitaletan
- paziente gutxiago dago Zainketa Intentsiboetako Unitateetan.
Hori guztia, Osakidetzako
profesionalen lanari esker lortzen ari da.
Gai honetan adituek diote okerrena pasatu dela
eta Euskadi bigarren fase batean sartu dela.
Berriak onak diren arren, Eusko Jaurlaritzaren arabera,
gaixotasunak eragindako heriotzek mina ematen dute.
Koronabirusaren bilakaerari buruzko datuak
Osasuneko sailburuak eskura dauden azken datuen berri eman du
koronabirusa Euskadin nola eragiten ari den jakiteko.
Datuei buruzko informazioa:
Koronabirusak Euskadin eragin duen egoerari buruzko datu eguneratuak.
Lan-jarduerara itzuli
Euskadin, apirilaren 14an
itzuli dira lanera zenbait sektoretan.
Eusko Jaurlaritzak antolatu egin du lanerako itzulera hori,
modu ordenatuan egin ahal izateko.
Helburua da langileen segurtasuna
eta osasuna bermatzea.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzak
“Jarduerari berrekiteko jarduketa-gida” prestatu du.
Gida egiten lagundu dute:
- sindikatuek
- enpresa erakundeek
- OSALANeko prebentzio-zerbitzuek
- Laneko Ikuskaritzak eta Gizarte Segurantzak.
Horrez gain, langileak
modu seguruan itzul daitezen lanera,
neurri hauek hartu dira:
- Garraio publikoa bermatzea langileen
laneko sarrera eta irteera orduetan - 500 mila maskara inguru banatu
Euskadiko garraio publikoko gune nagusietan.
Nahi dutenek erabil dezakete maskara. - Pertsonek metro eta erdiko tartea
errespetatu behar dute, gutxienez, euren artean. - Eskuak sarri garbitu behar dira.
-
2020-04-14
No exponerse por mínimos síntomas de cualquier resfriado yendo a centros de salud cuando con un paracetamol por ejemplo se puede aliviar síntomas no vaya a más, al final exponiéndose por estar cerca de personas enfermas con patógenos cambian en el tiempo no facilita las cosas. Higiene y distancia de seguridad.