(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-04-07

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait

erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzaren lehendakari Iñigo Urkulluk, Osasuneko sailburu Nekane Murgak

eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gobernu

Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Beste astebetez, prentsaurrekoa Internetez egin da.

 

Aste Santuan etxean geratzeko eskatu die lehendakariak herritarrei

 

Aste Santuan etxean geratzeko eta administrazioek ematen dituzten osasun-aholkuak

betetzeko eskatu die lehendakariak herritarrei.

 

Aste Santuan ere ezinbestekoa da aholku horiek betetzea, herritarrok orain arte

egindako ahaleginak egoera hobetzeko balio dezan.

 

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila plan bat ari da antolatzen jendea

oporrak igarotzeko etxeetara joan ez dadin.

 

Enplegua eta gizarte-politikak

 

Koronabirusak gehien eragin dien pertsonen eta familien beharrei erantzuteko zenbait

neurri onartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Guztira milioi bat euro bideratuko du zeregin

horretara.

 

Eusko Jaurlaritzak hau onartu du:

 

  • Gizarte-larrialdiko laguntzetarako normalean ematen dena baino 16 milioi euro
    gehiago
    Horrela, guztira ia 44 milioi euro izango dira koronabirusak gehien eragin dituen
    familiei laguntzeko.
  • 76 milioi euro:
    • autonomoak diren langileei laguntzeko. Lanbidek bideratuko du.
    • lanik gabeko gazteak kontratatzen dituzten udalei laguntzeko.
    • familia eta lana kontziliatu behar duten familiei laguntzeko.

 

Gizarte-isolamenduko neurriak

 

Eusko Jaurlaritza bat dator gizarte-isolamendua apirilaren 26ra arte luzatzeko

Espainiako Gobernuak hartu duen erabakiarekin.

 

Iragan igandean,apirilaren 5ean, lehendakariak Espainiako Gobernuko presidenteari

esan zion

Eusko Jaurlaritza ados zegoela erabaki horrekin eta beharrezkoa dela uste duela.

 

Eusko Jaurlaritzak aztertu nahi du zenbait jarduera jakin baimendu daitekeen,

isolamendu-egunak errazago pasatzeko.

 

Baldin eta, betiere, herritarren osasuna eta segurtasuna bermatuta geratzen bada.

 

Osasun-arreta

 

Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasuna da osasun-arloko beharrak asetzea.

 

Horregatik, lanean jarraituko du:

  • osasun-materiala egon dadin bermatzeko
  • profesionalen taldeak sendotzeko
  • adinekoen egoitzak modu berezian zaintzeko.

 

Normaltasunera itzultzeko plana

 

Eusko Jaurlaritza normaltasunera itzultzeko plan bat prestatzen ari da; pixkanaka

jarriko da abian.

 

Horretarako, administrazio guztiekin ari da lanean:

  • estatuarekin
  • foru-aldundiekin

 

 

Koronabirusaren bilakaerari buruzko datuak

 

Osasuneko sailburuak eskura dauden azken datuen berri eman du koronabirusa

Euskadin nola eragiten ari den jakiteko.

 

Datuei buruzko informazioa:

Koronabirusak Euskadin eragin duen egoerari buruzko datu eguneratuak.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan