(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak 800 milioi eurotik gorako laguntzak emango ditu koronabirusaren krisiari aurre egiteko.

2020-03-24

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta erabaki

batzuk hartu ditu.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nekane Murga Osasuneko sailburuak bileran hartutako

erabakien berri eman dute.

 

Oraingoan, prentsaurrekoa Internet bidez izan da.

 

Gobernu Kontseiluak dirulaguntza-programa bat onartu du, koronabirusak sortutako

egoerari aurre egiteko.

 

Krisi honek ondorio negatiboak ditu osasunean, ekonomian eta, oro har, gizartean.

 

Euskadirako laguntzen zenbatekoa 841 milioi euro da, guztira.

 

Geroago, beste laguntza batzuk onartu ahal izango dira.

Oraingo laguntzei Espainiako Gobernuak joan den astean onartu zituen laguntzak

gehitu behar zaizkie.

 

Zein dira laguntzen hiru helburu nagusiak?

  • Sistema sanitarioari eta beste osasun-zerbitzu batzuei dagokienez:
    Baliabideak ematea, beharrizan guztiei erantzun ahal izateko.
  • Premia gehien duten pertsonei dagokienez:
    Gizarte-babeserako euskal sistemak eskaintzen duen diru-kopurua handitzea.
  • Enpresei eta langileei dagokienez:
    Laguntzak ematea krisia dela-eta beren jarduera eten behar izan duten enpresa
    txikiei, dendei, lantegiei, autonomoei eta bestelako negozioei.
    Asmoa da denek egoerari eustea, jarduerari berriro ekitea eta lanposturik ez
    galtzea.

 

200 milioi euro, sistema sanitarioarentzat

Dirua honetarako erabiliko da:

  • Botikak eta material sanitarioa erosteko.
  • Telefono bidez arreta eta informazioa emateko.
  • Ospitaleetan eta etxeko laguntza-zerbitzuetan langile gehiago jartzeko.
  • Ospitaleetako guneak berrantolatzeko, kutsatuak artatu eta espazio berriak
    zabaldu ahal izan daitezen.

 

55 milioi euro, pertsona, familia eta talde behartsuenentzat.

  • 16 milioi euro bideratuko dira gizarte-larrialdietarako laguntzak handitzeko.
    Udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuek ematen dituzte halako laguntzak,
    etxebizitza-, arropa-, prestakuntza- eta osasun-beharrei erantzuteko.
  • Gizarte-bazterketaren aurkako laguntzen funts berezia.
    Baliabiderik ez duten familientzat izango dira, haurren pobrezia ekiditeko, eta
    etxegabeentzat eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzat ere bai.
  • Lana eta familia kontziliatzeko laguntzak familientzat.
    Ikastetxeak eta adinekoen zentroak itxita daudenez, jende askok adingabeak
    edo mendekotasuna duten pertsonak zaindu behar ditu.
    Laguntzei esker, egoera horretan dauden pertsonek lanaldia murriztu ahal
    izango dute, edo eszedentziak eskatu, zaintza-lanak egin ahal izateko.
  • Eskola-garraioko, jantokiko eta akonpainamenduko gastuetarako laguntzak.
    Ikastetxeak itxita daudenez, zerbitzu horiek ez dira eskaintzen, baina, hala ere,
    ordaindu egin behar dira.
  • Maiatzeko eta ekaineko alokairuak ordaintzeko laguntzak.
    Babes ofizialeko etxebizitzetan alokairuan bizi diren pertsonek ez dute
    maiatzeko eta ekaineko alokairua ordaindu beharko, baldin eta langabezian
    geratu badira edo zailtasun ekonomikoak badituzte koronabirusaren ondorioz.

 

586 milioi euro, ETE-entzat eta autonomoentzat.

 

  • Autonomoek beren negozioak itxi behar izan dituzte krisiagatik.
    Lanbidek laguntzak emango dizkie, kuotak eta alokairuak ordaindu ahal izan
    ditzaten.
  • Hotelak, jatetxeak eta kafetegiak itxita daudenez, elikagaiak ekoizten dituzten
    enpresa txiki batzuek ez dute eskaririk.
    Galdutako produktuak eta saldu ezin dituztenak konpentsatzeko, laguntzak
    jasoko dituzte.
  • Enpresa lehiakorrak ere zailtasunak izaten ari dira, krisiaren ondorioz.
    Bideratu programaren laguntzei esker, aurrera jarraitu ahal izango dute.
  • Prebentzioko material sanitarioa ekoizteko ikertzen ari diren Lanbide
    Heziketako zentroak edo enpresak.
    I+G+B proiektuak egiteko laguntzak jasoko dituzte.
  • 25 milioi euro emango dira Finantzen Euskal Institutuaren bidez,
    likideziarik ez duten enpresa oso txikientzat, ETE-entzat eta
    Hau da, dirua edo maileguak eskatu ahal izango dituzte, eta interesik
    gabe itzuli.
  • 500 milioi euro euskal enpresentzat, ordaintzeari utzi ezin dioten
    Erraztasunak izango dituzte, Elkargiren eta bankuen bidez maileguak
    eskatzeko.
    Ez dute interesik ordaindu behar izango, eta itzultzeko epea 5 urte
    izango da.
    Urtebete igaro arte ez dute maileguak itzultzen hasi beharko.
  • Gauzatu, Bideratu edo Indartu programen maileguak eskatzeko eta
    itzultzeko baldintzak samurragoak izango dira.

 

18,4 milioi euro, bestelako laguntza eta enpresentzat.

  • Teknologia eta telelana ETE-etan.
  • Materiala erostea (adibidez, ordenagailuak).
  • Maileguak itzultzea baldintza hobeetan.
  • Industriako eta elikagaigintzako ETE-entzako laguntzak.
  • Krisian dauden enpresak sustatzeko laguntzak.

 

Enpresentzako laguntzen helburua da ekoizten jarraitzea, une honetan beharrezkoen
diren zerbitzuek funtzionatzen jarrai dezaten: osasuna, elikagaigintza, salgaien
garraioa, energia...

Enpresek, jakina, protokoloak bete behar dituzte, denek segurtasunez lan egin ahal
izateko.

Lehendakariak esan duenez:

  • Orain dena geratuko balitz, gero hutsetik jaso beharko genuke herrialdea, eta
    hori oso-oso zaila da.
  • Hartutako neurrien bidez, premia gehien dutenei lagundu nahi zaie.
  • Zerbitzu garrantzitsuenek funtzionatzen jarraitzeko balio dute.
  • Pertsonei eta familiei laguntzeko balio dute, eta gizartearekiko solidarioak dira.
  • Krisia amaitzen denean, berriro jaso beharko da herrialdea.
  • Eusko Jaurlaritza guztiz konprometituta dago Euskadin orain gertatzen ari
    denarekin eta etorkizunean gerta daitekeenarekin.

 

Iruzkin bat
  • 2020-03-30

    felicitar al Gobierno Vasco,por tomar las medidas económicas necesarias, en términos de asistencia social a través de los fondos de emergencia,autorizados por el mismo gobierno, para cubrir los gastos de salud,renta,alquileres,negocios que han cesado en la parte econónimica,por la misma emergencia, que incluyen diferente aspecto,tanto en el turismo, como en el comercio local-y para cubrir, las demandas de la educación y comedores infantiles-y esperar que la pandemia no pase de 15 muertos- Leónidas Guerra Urcuyo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan