(ebaluazioan)
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

500 lagunek baino gehiagok eskaini dute beren burua boluntario gisa aritzeko Guztion Artean Elkartasun Sare Antolatuan

2020-03-23

Joan den martxoaren 17an, Guztion Artean Elkartasun Sare Antolatua

jarri zen martxan.

 

Koronabirusari aurre egiteko sortutako ekimena da: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak

zuzentzen du, eta Gurutze Gorria eta Caritas

ari dira lanean.

 

Boluntario bila dabil Sarea; hau da,

etxetik atera ezin duten pertsonei eguneroko premiazko kontuetan

laguntzeko prest dauden pertsonak behar ditu.

 

Euskadin, oraingoz, 517 lagunek eskaini dute beren burua boluntario gisa aritzeko.

 

Caritasek eta Gurutze Gorriak erabaki behar dute pertsona horietatik nork lagundu

dezakeen; izan ere, osasun-arazoak dituztenek, adibidez, ezin dute lagundu.

 

Dagoeneko 193 boluntario baliozko daude, ekimenean parte har dezaketenak.

 

Nork eska dezake laguntza?

  • 70 urtetik gorako pertsonek.
  • Mendekotasuna duten pertsonek.
  • Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonek, Administrazioak hala erabakitzen badu.
  • Bakarrik edo bikotekidearekin beren etxeetan bizi diren pertsonek, familiaren laguntzarik ez badute.

Lehenengo astean, 137 pertsonek eskatu dute laguntza.

 

Zer laguntza mota eskaintzen du zerbitzuak?

 

  • Elikagaiak eta premiazkoak diren higiene- eta garbiketa-produktuak erosi.
  • Zaborra jaitsi
  • Osasun Txartel Indibidualean errezetatutako botikak jaso.
  • Etxeko animaliak kalera atera edo, presakoa bada, albaitariarengana eraman.
  • Atzraezinak diren izapideak edo gestioak egin.

 

Laguntza eskatzeko, Gurutze Gorriaren telefono-zenbaki honetara deitu behar da:

945 222 222

 

Zer egin behar da boluntario izateko?

 

Boluntario izan nahi dutenek, baldintza hauek bete behar dituzte:

  • 18 urtetik 64 urtera bitartean izan.
  • Gaixotasun kronikorik ez izan.
  • Koronabirus-sintomarik ez izan, boluntario izaten hasi baino 14 egun
    lehenago edo etxe batera joan baino 14 egun lehenago.
  • Denbora librea izan, hilabetez.
    Gutxienez, egunean 2 ordu izango dituzte libre, astean bitan edo hirutan.

 

Parte hartu nahi dutenek hona deitu behar dute:

  • Gurutze Gorria: 945 222 222

Hortik bideratzen dituzte boluntario izan nahi duten pertsonen eskaerak eta
laguntza-eskatzaileenak.
Zerbitzuak nola funtzionatzen duen ere argitzen dute.

  • Caritas: 688 662 773

 

Badira beste antolakunde batzuk, Sarean parte hartzen ari direnak:

  • Sareen Sarean (Euskadiko hirugarren sektoreko sareen sarea).
  • Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
  • Euskadiko Elkarrizketa Sozialerako Mahaia
  • Gipuzkoan: Gizalde
  • Araban: Sartu
  • Bizkaian: Bolunta

 

Jose Andres Illanas Gurutze Gorriko boluntarioen arduradunak esan du euskal gizartea oso solidarioa izaten ari dela.

 

Pertsona askok deitu dute beren burua boluntario gisa eskaintzeko; hain zuzen, jende

gehiagok deitu du horretarako, laguntza eskatzeko baino.

 

Hala ere, nahitaezkoa da boluntario-kopurua handitzea, zeren eta, egunak igaro ahala,

jende gehiagok beharko baitu laguntza.

 

Batzuei biltegiratuta zuten janaria amaituko zaie, eta beste batzuek botika gehiago

beharko dituzte.

 

BetiON telelaguntza-zerbitzua


Eusko Jaurlaritzak lehendik ere eskaintzen zuen zerbitzu hori, baina osasun-krisialdia

hasi zenetik lan-karga asko handitu da.

 

Batez ere, erabiltzaile zaurgarrienen arretari dagokionez.

 

56 mila pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute BetiON.

  • 10 erabiltzailetatik 7 emakumeak dira.
  • Erabiltzaileak, batik bat, bakarrik bizi diren adineko emakumeak dira.
  • Gutxi gorabehera, 2.000 pertsona daude egoera zaurgarrian.

 

Egunero, BetiONeko langileek:

  • Mila dei inguru jasotzen dituzte.
  • 3.000 erabiltzaile ingururekin –edo haien kontaktuekin– harremanetan jartzen
    dira telefono bidez, zer moduz dauden jakiteko.

 

2 iruzkin
  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2020-04-01

    Estimada Esther
    Gracias por su disposición.
    Transmitimos su solicitud a la dirección correspondiente, aunque si lo prefiere puede realizar usted misma la consulta en el 945 222 222.
    Eskerrik asko!

  • 2020-03-31

    Soy Esther Aretxabala, Gestora de Proyectos de Fundación Cuidados Dignos. Estamos poniendo en marcha la iniciativa CONTIGO, de Apoyo psicosocial a personas mayores viviendo en soledad afectadas por la situación de pandemia debida al COVID-19 a través del teléfono y/o vídeollamada.
    Quisiéramos colaborar con Guztion Artean. Mi nº teléfono 688876909 y el e-mail: e.aretxabala@cuidadosdignos.org. Gracias.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan