
0
Eusko Jaurlaritzak neurriak hartu ditu koronabirusak eragindako ondorio ekonomikoak murrizteko
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,
eta zenbait erabaki hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Josu Erkorekak,
Osasuneko sailburuak, Nekane Murgak
eta Ogasuneko sailburuak, Pedro Aspiazuk,
zer erabaki hartu dituzten azaldu dute.
Koronabirusa dela-eta bizi dugun krisiak,
eragina izango du Euskadiren ekonomian.
Horregatik, Eusko Jaurlaritzak premiazko neurriak hartu ditu,
ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen.
Zertarako dira neurriak?
- Euskal osasun-sistemari behar dituen baliabideak ematea, zerbitzu profesional
eta kalitatezkoa eman ahal izateko.
- Erantzuna ematea gehien sufritzen ari direnek –enpresak eta familiak– dituzten
premiei erantzuteko.
Eusko Jaurlaritzak ahal duen baliabide guztiak jarri ditu,
baliabide ekonomikoak zein giza baliabideak.
Koronabirusaren (COVID 19) gaur egungo egoerari buruzko datuak
Hauek dira Euskadiko azken datuak:
- Kutsatu berriak: 38
- Kutsatuak guztira: 765
-Ospitaleratuak: 362
- Hildakoak guztira: 36
Tratamenduan dauden pertsonek eta medikamentuak ospitaleetako farmazietan
jasotzen dituztenek
jasotzen dituztenek
horrela jarrai dezakete aurrerantzean ere, arazorik gabe.
Baina ez dute joan behar hitzordurik ez badute,
zerbitzu horietan pertsona pilatu ez daitezen.
zerbitzu horietan pertsona pilatu ez daitezen.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan