(ebaluazioan)
Berriak Ogasuna eta Ekonomia

Gazteentzako argazki-lehiaketa: Non ikusten duzu Europa Euskadin?

2020-03-10

Gobernu Kontseiluak argazki-lehiaketa

honen edizio berri bat onartu du:

 

Non ikusten duzu Europa Euskadin?

 

Lehiaketaren bederatzigarren edizioa izango da.

 

Europar Batasunetik Euskadin egiten dena

gazteek ezagutu dezaten egiten da lehiaketa.

 

EGEF Europako funts bat da, eta laguntzak ematen ditu

Europako eskualdeetako ekonomia garatzeko proiektuetarako.

 

Gai horietan gazteek interesa erakustea da lehiaketaren asmoa,

gazteentzat gertukoa den modu batean, hain zuzen:

teknologiaren eta sare sozialen bitartez.

 

Nork parte har dezake?

 

14 eta 25 urte bitarteko gazteak.

 

Zer egin behar da parte hartzeko?

 

EGEFen edota Europako beste laguntza

batzuen finantzazioa jaso duten proiektuen argazkiak

argitaratu behar dituzte

eta sare sozialetara igo:

  • Facebook
  • Twitter


Argazkiak aurkezteko epea:

 

2020ko martxoaren 18tik apirilaren 24ra arte,

egun biak barne hartuta.

 

3 sari: Smartphone bat, Smartwatch bat

eta bluetooth entzungailuak.

 

Lehiaketari buruzko informazioa eta oinarriak:

 

www.instagram.com/federeuropaeuskadi

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan