(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-03-03

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan batzartu da, eta erabaki batzuk

hartu ditu.

 

Josu Erkoreka  Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Nekane Murga Osasuneko

sailburuak azaldu dute zer akordiotara heldu diren.

 

Nola egingo dio aurre Euskadik koronabirusari?

 

Euskal Autonomia Erkidegoan, koronabirusak kutsatutako 13 kasu egiaztatuta daude:

  • 10, Araban.
  • 2, Gipuzkoan.
  • 1, Bizkaian.


13 pertsona horietatik, 5 osasun-arloko langileak dira: medikuak edo erizainak.

 

Horretaz gain, 211 pertsona gehiagoren egoera aztertzen ari da, norekin egon diren

harremanetan jakiteko.

 

25 profesionalek osatutako talde bat ari da lanean Osasun Publikoko Zainketa

Epidemiologikoan.

 

Beste 12 profesional gehiago sartuko dira lan-talde horretan.

 

Osakidetzan jarduteko protokolo bereziak aplikatzen ari dira.

 

Koronabirusak kutsatutako mediku-kopuruaren ondorioz, osasun-zentroetan mediku

gutxiago daude, batez ere Araban.

 

Baina sailburuak esan du lasai egoteko, pazienteei eman beharreko laguntza medikua

bermatuta dagoela.

 

Hondakinak Zaldibarren

Gobernu Kontseiluak premiazko neurriak onartu ditu, Zaldibarreko zabortegian

desagertutako langileen bilaketa-lanetan kentzen ari diren hondakinak beste leku

batean biltegiratzeko.

 

Lurrari eta hondakinei eusteko leku segurua izan behar du. Bi depositu eraikiko dira

enpresaren lurren barruan, bai eta deposituetaraino heltzeko sarbideak ere.

 

 Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako lanpostuak sortzeko laguntzak

 

Gobernu Kontseiluak 700 mila euroko laguntza onartu du dibertsitate funtzionala

dutenek lanpostu bat aurkitzeko aukera gehiago izan dezaten.

 

Bi motatako laguntzak emango dira:

  • Guztira, 4.000 euroko dirulaguntzak dibertsitate funtzionala duten pertsonak
    kontratatzen dituzten enpresentzat, betiere kontratu mugagabeak eta lanaldi
    osokoak egiten badizkiete.
  • Guztira, 1.000 euroko laguntzak pertsona horientzako lanpostuak egokitzen
    dituzten eta mota guztietako oztopoak kentzen dituzten enpresentzat (fisikoak,
    komunikaziokoak, eta abar…).


Eusko Jaurlaritzak espero du laguntza horiei esker 200 kontratu mugagabe baino

gehiago egitea desgaitasunaren bat duten pertsonei.

 

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa

 

EAEko administrazio publikoek egiten duten guztia legeen eta Zuzenbidearen

araberakoa dela zaintzen du batzorde horrek.

 

Orobat, udalekin zerikusia duten lege-arazoak daudenean lan egiten du.

 

Batzordeak kargua berritu dizkie 5  bokalei.

 

Ospe handiko juristak dira, eta 6 urte gehiago emango dute lanean batzordean.

 

Hona bokalak: Fátima Saiz, Imanol Zubizarreta, Iñaki Beitia,

Luis María Eskuin eta Maite Astigarraga Goenaga.

 

Eguneko zerrenda

Prentsa-dossierra

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan