(ebaluazioan)
Berriak Osasuna

Eusko Jaurlaritzak lan-mahai bat osatu du hainbat profesionalekin, koronabirusaren gaia lantzeko.

2020-02-26

Eusko Jaurlaritzak lan-mahai bat osatu du hainbat profesionalekin,

koronabirusaren gaia lantzeko.

 

Mahai horretan sail hauetako pertsonek hartuko dute parte:

 

  • Osasuna
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
  • Segurtasuna
  • Hezkuntza
  • Merkataritza eta Turismoa,

 

Lan-mahai hori otsailaren 28an (ostirala) bildu da,

Iñigo Urkullu lehendakaria da mahaiko presidentea

 

Koronabirusaren egoerak arazoak sor ditzake.

Hartzen ari den neurriak aipatu ditu Eusko Jaurlaritzak

arazoak prebenitzeko eta haiekin jarduteko.

 

Koronabirusa pertsonengan arnas-gaixotasunak eragiten dituen birusa da.

 

Gaixotasun horiek izan daitezke:

katarro arrunt bat edo pneumonia bezain larria.

 

Koronabirusa COVID 19 ere deitzen da.

 

Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskatu die

lasai egoteko eta Osakidetzako profesionalengan konfiantza izateko.

 

Etxean geratu behar dira,

eta Osasun Kontseiluaren telefonora deitu: 900 20 30 50

leku hauetan egon diren pertsonak:

 

  • Italia, Lonbardia, Veneto, Emilia-Romaña eta Piamonte eskualdeak
  • Txina
  • Hego Korea
  • Japonia
  • Singapur
  • Iran

 

Eta sintoma hauetakoren badute:

 

  • Eztula
  • Eztarriko mina
  • Sukarra
  • Aire-faltaren sentsazioa.

 

Euskadin ez da egiaztatu koronabirus-kasurik.

 

Oraingoz, 13 pertsonaren kasuak ikertzen ari da Osakidetza,

sintoma horiek eta koronabirusa izan dezaketenak.

 

13 kasuetatik:

 

  • 11k negatibo eman dute,
  • ez dute koronabirus-gaixotasunik.
  • Oraindik ikertzen ari dira 2 kasu.

 

Eusko Jaurlaritza hartzen ari den neurriak

 

Datozen egun edo asteetan,

baliteke koronabirusa duen pertsonaren bat agertzea Euskadin.

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza

adi daude eta gauza hauek egiten ari dira:

 

1. Jarduteko protokolo berezia dute,

kasu horiek detektatu eta, behar izanez gero, jarduteko.

 

Zientzialarien gomendioei jarraituz

eguneratzen du protokolo hori Eusko Jaurlaritzak.

 

Euskadi da analisiak bere laborategietan egin eta aztertu ahal izateko

teknika propioa duen lehen autonomia-erkidegoa.

 

Horrek aukera ematen du lehen emaitzak 6 ordutan izateko.

 

Ondoren, beharrezkoa da beste analisi bat egitea,

emaitzak baieztatzeko.

 

2. Prebentzio, Epidemiologia eta Larrialdietako arloetako Osakidetzako profesionalek
gai horri buruzko prestakuntza jaso dute

 

Lehen Mailako Arretako profesionalek ere

egingo dute prestakuntza hori.

 

3.Eusko Jaurlaritza informazio gehiago ematen ari da,

herritarrak lasai egoteko eta zalantza guztiak argitu ahal izateko

 

Informazioa non kontsultatu:

  • Osasun-zentroak, anbulatorioak eta ospitaleak
  • Osasun Kontseilua


Osasun Kontseilua
Osakidetzaren arreta-zerbitzua da,

telefonoz (900 20 30 50) edo internetez urteko egun guztietan, 24 orduz,

osasun-zalantzak edo osasun-arazoak kontsultatzeko.

 



Jarduteko protokolo berezia: profesional batek ematen duen  dokumentu berezia da,

kasu zehatzetan jarraitu beharreko urratsak zehazten dituena. Medikuentzat eta

zientzialarientzat ohikoa da.

 

Eusko Jaurlaritzak ez ditu atzerrirako bidaiak mugatzen

 

Eusko Jaurlaritzak esan du bidaia egin daitekeela,

baina herritarrei eskatu die zuhurrak eta arduratsuak izateko

eta oso beharrezkoa bada bakarrik bidaiatzekoa herrialde hauetara:

 

  • Italia, Lonbardia, Veneto, Emilia-Romaña eta Piamonte eskualdeak
  • Txina
  • Hego Korea
  • Japonia
  • Singapur
  • Iran

 

Nola prebenitu gaixotasun hori kutsatzea

 

Gaixotasun horrekin ez kutsatzeko, Eusko Jaurlaritzak gomendio hauek eman ditu:

  • Eskuak urez eta xaboiz garbitu.
  • Eztul edo doministiku egitean,
    ondo estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin.
    Horrela ez da askatzen muki-arrastorik, listurik...
  • Botatzeko zapiak erabili mukiak kentzeko eta,
    erabili ondoren, bota.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan