(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak

2020.eko otsailak 25

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait

erabaki hartu ditu.

 

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak,

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak

eta Jonan Fernandez Giza Eskubide,

Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak

Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskatzen die zentzuz

eta arduraz jokatzeko koronabirusak eragin duen egoerari aurre egiteko.

 

Eusko Jaurlaritzak koronabirusak eragin ditzakeen

arazoei aurre egiteko neurriak hartu ditu.

 

Koronabirusa birus bat da, eta

arnasa-arazoak eragiten ditu pertsonetan.

 

Gaixotasunei dagokienez, katarro arrunt bat

edo pneumonia bezalako beste gaixotasun larriagoren bat eragin dezake.

 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila harremanetan dago

kanpoko herrialdeetatik Euskadira hegaldi zuzenak dituzten aireportuekin.

 

Italia iparraldetik edo Txinako Hubeitik

Euskadira iristen direnek

sintoma hauetakoren bat badute:

 

  • Eztula
  • Eztarriko mina
  • Sukarra
  • Eta airea falta zaiela sentitzen badute

 

etxean geratu behar dute

eta Osasun Aholkuaren telefono-zenbakira deitu behar dute: 900 20 30 50.

 

Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskatu die arduraz jokatzeko

eta koronabirus-kasuak dauden lekuetara

ahal dela ez joateko eta ezinbesteko kasuetara mugatzeko.

 

Euskadin ez da koronabirus-kasurik egiaztatu.

 

Horregatik, lasai egoteko eskatu die Eusko Jaurlaritzak herritarrei.

 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila eta Osakidetza

adi daude, eta jarduera-protokolo berezi bat dute abian

kasuak detektatzeko eta beharrezkoa bada jarduteko.

 

Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak bilera bat izan du Madrilen

gainerako autonomia erkidegoekin batera

 gai honi buruzko erabakiak hartzeko.

 

“Polizia-abusuen biktimei” errekonozimendua eta erreparazioa emateko dekretua.

 

Polizia-abusuen biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko Dekretua

onartu du

Eusko Jaurlaritzak.

Dekretu honek balio du

arrazoi politikoak direla eta preso egonda

poliziak tratu txarrak eman dizkienei laguntzeko.

 

Balorazio Batzordeak nola jardungo duen azaltzen du dekretuak.

 

Zeregin hauek ditu batzordeak:

 

  • Pertsonek aurkezten dituzten eskaerak balioestea.
  • Pertsona bat biktima dela zer egoeratan adieraziko den balioestea.
  • Poliziak eman dizkion tratu txarrak nola erreparatuko diren balioestea.
  • Eskabideak zer kasutan onartuko diren balioestea.

 

Balorazio Batzordea berehala hasiko da lanean,

giza eskubideen biktimak aitortzeko eta

balioesteko, 12/2016 Legea aplika dadin.

 

Euskadiko Turismo Ibilgailu Gidaridunak

 

Madrileko Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak

eskatu zuen

baliogabetzeko Turismo Ibilgailu Gidaridunen (TIG) zerbitzua arautzen duen

Dekretuaren 4 artikulu.

 

TIG bat da ibilgailu gidaridun bat,

pertsona bat edo gehiago leku batetik bestera eramaten dituena.

 

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Batzordearen errekerimendu horri.

 

Batzordeak hauxe azaltzen duten EAEko dekretuaren artikuluak

baliogabetu nahi ditu:

  • Ibilgailu horiek ordu erdi lehenago kontratatu behar direla.
  • Debekatuta dutela:
    • bezeroen bila joatea, taxiek egiten duten moduan.
    • geldirik egotea, libre daudela adieraziz.
    • ibilgailua, kontratatu aurretik, mugikorrean lokalizatu ahal izatea.

 

Eusko Jaurlaritzak dio dekretua legezkoa eta beharrezkoa dela

taxiek eta TIGek eskaintzen duten zerbitzua orekatzen lagunduko duelako.

 

Gainera, Euskadik badu ahalmena

gidaridun ibilgailuak alokatzeko baimenak emateko.

 

2019ko abenduan onartu den Euskal Dekretua

Eusko Jaurlaritzaren eta Taxien eta TIG Mahaiaren artean egin da

 

Horrenbestez, dekretuak betetzen du legeak dioena,

eta gizartearen beharrei erantzuten die.

 

Lana sortzen laguntzeko programak

 

Eusko Jaurlaritzak lana sortzen laguntzeko zenbait

programa onartu ditu.

 

Lanbidek kudeatuko ditu laguntzak.

 

Hauxe egingo du Eusko Jaurlaritzak:

  • 6 milioi euro baino gehiago emango dira honetarako:
    • desgaitasuna duten pertsonak enpresa arruntetan lan egin ahal izateko.
    • Jarduera Profesionala Babesteko Unitaterako, desgaitasuna dutenei
      lanean hasten eta lanpostu horretan jarraitzen laguntzeko.
  • Laguntzak emango dira ekintzaileentzat eta proiektu ekintzaileetarako.
    Proiektu berriak abian jartzeko edo dagoeneko badauden enpresen jarduerak
    aurrera jarrai dezan laguntzeko izango dira laguntzak.
  • Auzolandegiak programa ere jarriko da abian, 200 gaztek borondatezko lana
    egin dezaten EAEko edo beste herrialde batzuetako komunitate-proiektuetan.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Hezkuntza
    2020.eko otsailak 27

    Estimado Gorka González de Zarate,
    El alumnado universitario que participa en algún programa de movilidad Erasmus+ ha de ponerse en contacto con su universidad y seguir sus recomendaciones. Gracias.

  • 2020.eko otsailak 25

    Hola. Leo en las reseñas periodísticas de EFE y Europa Press que el portavoz ha señalado que los Erasmus en Italia deben regresar a Euskadi. En la reseña de Irekia no se dice nada. ¿con qué nos quedamos? Por otra parte eso sería contradictorio con la última comunicación que han recibido de la UPV los estudiantes erasmus: que permanezcan tranquilos y en contacto con la universidad de destino. ¿pueden aclararlo?
    Gracias