(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak egutegi bat dauka Gernikako Estatutuaren eskumenak transferitzeko

2020.eko otsailak 20

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile Josu

 Erkoreka eta Lurralde Politikako eta  Funtzio Publikoko ministro Carolina Darias bildu

dira, Gernikako Estatutua betetzeko moduaz hitz egiteko.

 

Josu Erkorekak esan du bilera oso ondo joan dela eta gai garrantzitsu askoren inguruko

erabakiak hartu dituztela.

 

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak erabaki dute garrantzitsua eta

premiazkoa dela Gernikako Estatutuak ezartzen duen guztia betetzea.

 

Horregatik, lan-egutegi bat egin dute.

 

Egutegi horrekin, etapa berri bat hasten da.

 

Izan ere, historian lehen aldiz, egutegi horretan zehaztu da noiz transferituko diren

oraindik transferitu ez diren Gernikako Estatutuaren eskumen guztiak.

 

Eusko Jaurlaritzarentzat, hauek dira eskumen garrantzitsuenak:

 

Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua negoziatzen ari dira Espetxe Sistemaren

eskumenari buruz.

 

Eskumen horretan sartzen dira Euskadiko 3 espetxeak, zeinak hemen kokatzen baitira:

  • Zaballa
  • Basauri
  • Martutene

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak espetxe-sistema propioa izan nahi du, espetxean dauden

pertsonek aukera izan dezaten:

  • Birsozializatzeko, hau da, gizartean berriro integratu ahal izateko, espetxetik atera ondoren.
  • Berriz hezteko, hau da, berriz ere ikasi ahal izateko.
  • Birgizarteratzeko, hau da, pertsona horiek berriz ere gizarteko partaide izateko; adibidez, lana izateko...

 

2007tik, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen ditu Euskadiko adingabeen epaitegiek hartzen

dituzten neurriak, delituak edo faltak egiten dituzten adingabeak gizarteratzeko.

 

10 urte baino gehiagoko lan horrek eman dituen emaitzak oso onak dira.

 

Hori guztia dela eta, Eusko Jaurlaritzak esan du Euskadik behar den guztia duela eta

prest dagoela gai hori kudeatzeko.

 

Eusko Jaurlaritza dagoeneko hasi da espetxe sistema propioa lantzen, eta Euskadik

zerbitzu publikorako duen sistema propio bera erabiliko du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau