(ebaluazioan)
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Eusko Jaurlaritzak erabilera turistikoko etxebizitzetako 260 salaketa baino gehiago jaso ditu

2020-02-18

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Perez Ezquerrak

eta Turismoko zuzendari Goyo Zurrok, ezagutzera eman dute

Euskadi bisitatzen duten turistei alokatutako gela eta

etxebizitzetako iruzurraren aurkako postontziaren informazioa.

 

Iruzurraren aurkako postontzia duela 3 hilabete jarri zen martxan.

 

Herritarrek postontzi hori erabil dezakete jakitera emateko

turistei alokatzekoak diren etxebizitza edo gelek bete behar

dituzten betekizunak betetzen ez duten kasuren bat ezagutzen badute.

 

Gai horri buruzko 267 salaketa jaso dira postontzian.

 

Hona hemen salaketaren arrazoiak:

  • Legeak baimendutakoak baino plaza gehiago eskaintzea: salaketen %24.
  • Etxebizitzek izan behar duten ikur ofiziala ez izatea:
    salaketen %14.
  • Publizitate engainagarria egitea, hau da,
    etxebizitza ez denean iragarri den modukoa.

 

Euskadin 3.700 etxebizitza eta gela baino gehiago daude,

bisitatzen gaituzten turistei alokatzen direnak:

  • 100 baino zertxobait gehiago etxebizitzak dira
  • 600 inguru gelak dira.

Baina iragarkietan 3.000 inguru etxebizitza edo gela baino ez daude.


Turismoko Sailak ikertu egin ditu

etxebizitza eta gela horietako 400 inguru.

 

  • Hona emaitzak:
  • 110 baino gehiagori baja eman diote Establezimendu Turistikoen Erregistroan.
  • 69 dira zehapen-espediente

 

Eusko Jaurlaritzaren ustez, egoera hobetzen doa honako hauei esker:

  • Erabilera turistikoko etxebizitza eta gelei buruzko Dekretua
  • Establezimendu Turistikoen Erregistroari buruzko Dekretua
  • Gaiari buruzko informazio-kanpaiak
  • Egiten diren ikuskapenak

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan