(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak bilkura egin du, Zaldibarko zabortegian izandako luizia aztertzeko

2020.eko otsailak 13

Eusko Jaurlaritzak bilkura egin du otsailaren 13an,

Zaldibarko udaletxean

Zaldibarko zabortegian izandako luizia aztertzeko.

 

Bilkura horretan parte hartu dute

Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko zenbait kidek;

hain zuzen ere, sail hauetan lan egiten dutenek:

  • Ingurumena
  • Osasuna
  • Segurtasuna
  • Lana eta Justizia Saila

 

Pertsona-talde hori astero bilduko da,

Zaldibar, Ermua eta Eibarko udaletxeetan.

 

Bileran erabaki dute lehentasuna dela:

  • Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze aurkitzea,
    luizian harrapatuta geratu ziren langileak.
  • Bilaketan dabiltzan pertsonen segurtasuna bermatzea.
  • Gertu bizi direnen segurtasuna eta osasuna bermatzea. 

 

Lehentasunak zein diren erabaki ondoren, lan-taldeak

egin beharreko lanik premiazkoenak zein diren erabaki du.

 

Lan hauek, hain zuzen ere:

 

Desagertutako 2 lagunak bilatzen hasi berriz ere.

Lan horri ekin diote berriz ere otsailaren 13ko goizaldean.

 

Denbora-tarte batez lan horiek geldirik egon badira ere,

lanean jarraitu dute, aurkitzeko ea nola sar daitekeen

desagertutako pertsonak dauden lekura.

 

Sutea itzali eta zabortegiko lursaila egonkortu.

 

Langileak lanean ari dira

sua dagoen lekura iritsi eta sua itzaltzeko.

 

Gainera, neurriak hartu dira langile horiek salbu egon daitezen.

 

Luizia gertatu den lursaileko egoera aztertu.

 

Profesional geoteknikoen talde bat osatu da,

lan hori egin dezaten.

 

Zabortegiko urak hustu eta berrezarri.

 

Horrek esan nahi du atera egingo direla zabortegian dauden urak

eta ur garbia jarriko dela berriz ere.

 

Herritarrei airearen eta uraren egoerari buruzko informazioa eman

 

Aldizka, airearen eta uraren kalitatea neurtzen da

jakiteko dena ongi dagoela

eta ez dagoela arriskurik herritarren osasunerako.

 

Oraingoz, emaitzak onak dira, eta ez dago arriskurik.

 

Zabortegitik gertu dauden baratzak zaindu.

 

Ziurtatzeko elikagai horiek arriskurik gabe jan daitezkeela.

 

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak

zabortegiko enpresarekin batera egingo dituzte gauza horiek guztiak.

 

Ingurumen Sailak erabaki du

hortik ateratzen ari diren zaborrak arriskutsutzat joko direla,

nahiz eta zabortegian ez zegoen produktu arriskutsurik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau