(ebaluazioan)
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkestaren emaitzak: Euskal gizartea gero eta askotarikoagoa da

2020.eko otsailak 12

Eusko Jaurlaritzak Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkestaren (EABI)

2018ko emaitzak aurkeztu ditu.

 

Inkesta horren emaitzen arabera,

atzerritar immigrante gehiago bizi dira Euskadin.

 

Horrekin batera, inkestak erakusten du

immigrazioa eta dibertsitatea euskal gizartearen parte direla.

 

Euskadin bizi diren immigranteak

biztanleriaren % 10a dira jada;

hau da, 200.000 lagun baino gehiago.

 

Horietatik, erdia baino gehiago emakumeak dira.

 

Azken urteotan euskal ekonomiak hobera egin du.

 

Hobekuntza horri esker,
hobetu egin da immigranteen egoera ere:

  • Erdiak baino gehiagok badu lana
  • Gutxiago daude diru-sarrerarik gabe
  • Lehen baino gehiago irabazten dute lanean.

 

Inkesta horren emaitzen arabera,

immigranteek ere uste dute

beren egoera hobetu egin dela eta bizitza egonkorra izan dezaketela.

 

Lege-egoerak ere hobera egin du;

izan ere, gero eta gehiagok daukate hemen bizitzeko baimena edo nazionalitatea,

eta Euskadin geratzen dira betiko.

 

Eusko Jaurlaritzak bereziki aztertu du ondorengo hauen egoera:

 

  1. Afrikatik eta Latinoamerikatik iritsitako pertsonak.
    Horiek dira arazorik gehien dituztenak; izan ere:
  • egonkortasun gutxi dute

 

Nolanahi ere, immigrante gehienek diotenez,

ez dute arazorik euskal gizartean integratzeko.

 

  1. Txinatik datozen pertsonak:
  • enplegu gehien dutenak dira,
    eta ez dute gizarte-laguntzarik jasotzen, DSBE adibidez.
  • gutxien integratuta daudenak dira, eta euskal gizartearekin erlazionatzeko
    zailtasunak dituzte.
    Dena den, inkestaren arabera, egoera horrek hobera egin du 2010etik.

 

Gainera, azkenaldi honetan, Txinatik datozenek

diskriminazio-arazoak izan dituzte beste herrialde batzuetan,

koronabirusaren gaixotasuna dela-eta.

 

Eusko Jaurlaritzak azaldu du arazoa gaixotasuna dela,

eta ez Txinatik datozen pertsonak.

 

Eusko Jaurlaritzak aztertu nahi ditu

euskal gizartearekin erlazionatzen ez diren immigrante-populazioen kasuak,

gizartetik baztertuta eta isolatuta gera ez daitezen.

 

Kontuan izanik inkestaren emaitzak,

Eusko Jaurlaritza pozik dago euskal gizartea irekia delako

eta immigranteak integratzen dituelako.

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren iritziz,

Migraziorako Euskal Itun Soziala

lagungarria da pertsona horiek gizarteratzeko,

Euskadin bizi diren pertsona guztien mesedetan.

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau