(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-02-11

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait

erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile  Josu Erkorekak

eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek

Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

 

Eusko Jaurlaritzak apirilaren 5erako iragarri ditu hauteskundeak

 

Jaurlaritzak erabaki du 2020ko apirilaren 5era aurreratzea

Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeak.

 

Apirilaren 5eko hauteskundeetan

2 milioi pertsona inguruk bozkatu ahal izango dute.

 

Boto eman ahal izango duten pertsona horietatik,

75.000 Euskaditik kanpo bizi dira.

 

2016ko azken hauteskundeetan baino

6.000 pertsona gehiago bizi diran kanpoan.

 

Guztira, 75 ordezkari

hautatuko dira Eusko Legebiltzarrerako.

 

Eusko Jaurlaritzak lehendakariaren dekretua  argitaratu du:

  • Eusko Legebiltzarra desegiteko

 

Hauxe da hurrengo hauteskundeetako egutegia:

  • otsailaren 11tik martxoaren 26ra,
    posta bidezko botoa eskatu ahal izango dute behar dutenek.
  • otsailaren 11tik martxoaren 7ra,
    posta bidezko botoa eskatu ahal izango dute
    Euskaditik kanpo bizi diren pertsonek
  • otsailaren 11tik aurrera debekatuta dago hauteskunde-propaganda egitea.
    Udalek izendatuko dituzte
    alderdi politikoek hauteskunde-kanpainan  zehar
    ekintzak egiteko erabili ahal izango dituzten tokiak eta espazioak.
  • otsailaren 17tik aurrera, udaletxeetan kontsultatu ahal izango da
    hautesle-errolda. Hau da, hauteskunde batzuetan botoa emateko
    eskubidea duten herritarren zerrenda ofiziala.
  • martxoaren 7tik 11ra, zozketa egingo da
    hauteskunde egunean bozketa-mahaietan
    egon beharko diren pertsonak hautatzeko.
  • martxoaren 10ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
    hautatuak izateko hauteskundeetara
    aurkezten diren hautagaien zerrenda.
  • Martxoaren 20tik apirilaren 3ra,
    egingo da hauteskunde-kanpaina ofiziala.
  • Apirilaren 30a aurretik egingo da Eusko Jaurlaritza berria
    osatuko duten hautetsien izendapena.
  • Maiatzaren 8a aurretik argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
    hauteskundeen emaitza behin betikoak.
  • Maiatzaren hasieran osatuko da Eusko Legebiltzar berria.
    Horrela jarriko da martxan Euskadiko 12. legegintzaldia.

 

Gizarte-politikak

 

Eusko Jaurlaritzak 4,7 milioi euro inbertituko ditu

Hirugarren Sektoreko  entitateetan,

gizartea hobetzeko jardueretan laguntzeko.

 

Aurrekontu horrekin, Eusko Jaurlaritzak

lagundu egin nahi die desberdintasun-egoeran dauden edo

herritar gisa dituzten eskubide eta askatasunez gozatzeko zailtasunak

dituzten pertsonen beharrei erantzuten dieten eta haien

bizi-kalitatea hobetzen duten irabazi-asmorik gabeko entitateei .

 

Gai zerrenda

Prentsa-txostena

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan