(ebaluazioan)
Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

APP berri bat dago BAT txartelerako, kargatzeko eta kontsultatzeko aukera ematen duena

2020.eko urtarrilak 29

AMA Arabako Mugikortasun Agintaritza da.

Hauek osatzen dute: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia

eta

Gasteizko Udala.

 

AMAk BAT txartelerako APP berri bat aurkeztu du.

APP hori gure mugikor eta tabletetan instalatuta,

 Arabako garraio publikorako BAT txartela kargatu ahal izango

dugu.

 

Eta kontsultak ere egin ahal izango ditugu.

 

Aurkezpena Gasteizko autobus-geltokian egin da

 hiru erakundeetako ordezkariekin.

 

AMAko arduradunek esan dute

beharrezkoa zela, eta oso baliagarria dela

herritarrontzat.

 

BAT txartela Euskotrenek kudeatuko du,

aplikazioa martxan jarri aurretik 

lanean jardun baita aplikazio horretan.

 

Iaz, probak egin ziren erabiltzaileekin

erabilera eta funtzionamendua hobetzeko.

 

Nola dabil APP hau?

 

APP honekin :

  • Eragiketak egin ditzakegu,
    kutxazain edo kargatzeko makina batetik pasa beharrik gabe.
  • Seguru, erraz eta azkar erabil dezakegu.
  • Urteko egun guztietan eta edozein ordutan erabil daiteke.
  • Kontsultak egin daitezke:
- kargatzeko egin diren azken
15 mugimenduak
- saldoa, hau da, zenbat diru geratzen zaigun
- mapak eta intereseko beste dokumentu batzuk
  • BAT txartelaren saldoa erosi eta kargatu dezakegu.
  • Aldi baterako txartelak erosi eta kargatu ditzakegu.
  • Erosketaren eta kargaren fakturak eta ordainagiriak eskura ditzakegu.

 

Ordainketak seguruak dira,

Kutxabankeko ordainketa-plataformatik egiten

baitira.

 

APP hau NFC mugikorretatik erabil daiteke

Android 4.0 bertsioarekin edo goragokoarekin.

 

Esteka honetatik deskarga daiteke:

https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.ctb.batnfcapp

 

AMAren ekimen honek zerikusi dauka

Arabako garraio publikoen hobekuntzarekin.

 

Pixkanaka, pixkanaka, aurrera goaz,

garraioa herritarren beharretara egokitzeko bidean.

 

Badira gai honekin lotutako beste proiektu batzuk ere:

  • Euskal Y-a, hau da, abiadura handiko trena.
  • Gasteizko tranbien eta autobus elektrikoen
    kopurua handitzea.
  • Garraioen zerbitzuak eta tarifak
    koordinatzeko ekintzak.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau