
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak
eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak
zer erabaki hartu dituzten azaldu dute.
Eusko Jaurlaritzako 2020ko hauteskundeak
Eusko Jaurlaritzak ez du aurreratuko 2020ko hauteskundeen eguna.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak gobernu-programako konpromiso guztiak
beteko ditu legegintzaldia amaitu arte.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege-proiektua
Eusko Jaurlaritzak
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege-proiektua onartu nahi du.
Proiektu horrek 4/2005 Legea aldatzen du.
Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak esan du
lege hori aldatuko dela
aurrerantzean ere lanean jarraitzeko:
- emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde
- indarkeria matxistaren kontra.
Eusko Jaurlaritzaren nahia da euskal gizartea
berdintasunean oinarritua eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabea izatea,
eta horrexegatik aldatuko dute legea.
Gainera, “Eusko Jaurlaritzak EAEko emakumeen aurkako
indarkeriaren aurrean ematen duen erantzuna” txostena
aurkeztu da Gobernu Kontseiluan.
Txosten horretan, azaltzen da
Eusko Jaurlaritzak zer zerbitzu dituen
emakumeen kontrako indarkeriaren kasuetarako.
Txostenean, halaber, azaltzen da zenbateko inbertsioak egin diren
- urtean zerbitzu horietarako:
- Eusko Jaurlaritzak, 25 milioi eurotik gora.
- Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek,
7 milioi eurotik gora.
Emakumeen kontrako indarkeria pertsona guztion arazoa da,
eta gizartearen hainbat arlotan gertatzen da.
Pertsona batek indarkeria jasaten duenean,
guzti-guztiok ditugun giza eskubideak urratzen dira.
Eusko Jaurlaritzako sailek
arazo horri erantzuteko lan egin nahi dute.
Familia-kontziliaziorako baimenak
Eusko Jaurlaritzak EAEko Administrazio Publikoko langileen
kontziliazio-baimenei buruzko dekretua egiteko
lehenengo zirriborroa aurkeztu du.
Gurasoek, semea edo alaba jaiotzeagatik,
18 asteko amatasun- edo aitatasun-baimena har dezakete.
Dekretu berriarekin, baimena handitu egiten da:
- 24 baimen-aste,
soilik amak edo aitak osaturiko familientzat.
- 2 aste gehiago, baldin eta erditze berean
2 haur baino gehiago jaiotzen badira.
- 2 aste gehiago, haurrak desgaitasuna badu.
Eusko Jaurlaritzaren iritziz, dekretua beharrezkoa da
jaiotza-tasa sustatzeko, eta erantzuna eman ahal izateko
Euskadik gaur egun demografiaren arloan dituen beharrei.
Dekretu berria, gainera, oso aurreratua da:
- familia-bizitzaren eta lanaren arteko kontziliazioan laguntzen du.
- gaur egungo askotariko familia-motak errespetatzen ditu.
Adibidez, soilik ama batek edo aita batek osatutako familiak.