(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren berriak

2020.eko urtarrilak 21

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak

bilera egin du goiz honetan, eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

zer erabaki hartu dituzten azaldu du.

 

Erabaki inportanteena da “Dekretu digitala” deritzonari buruzkoa.

 

Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegira joko du

errekurtso bat dekretu horren aurka, ez dago-eta ados dioenarekin.

 

Espainiako Gobernuak urgentziaz tramitatu zuen “Dekretu Digitala”,

arau gisa, iragan urteko urrian.

 

Espainiako Gobernuaren eta Kataluniakoaren artean bizi zen tentsio giroagatik

egin zen dekretua.

 

Dekretuak zioen, besteak beste, Gobernuak weborriak itxi ditzakeela agindu judizialik

gabe, segurtasun eta orden publikoaren arrazoiak medio.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du horrek erkidego historikoen autonomia politikoa

–Euskadirena, adibidez– urratzen duela.

 

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin negoziatu nahi du dekretu horri buruz.

 

Negoziazioek 6 hilabete iraungo dute.

 

Bi gobernuek idatziz ipiniko dute horren jakitun Konstituzio Auzitegia.

 

Erkoreka sailburuak esan du ona dela erakundeen eta alderdi politikoen artean

elkarrizketak eta negoziazioak izatea administrazio publiko digitalen gai honi honi

buruz.

 

Erkoreka sailburuak beste gai batzuei buruz ere hitz egin du, hala nola:

 

  • Egiteko dauden transferentziak.
    Oraindik ez da zehaztu noiz izango den bilera Lurralde Politikako
    ministroarekin. Eusko Jaurlaritzak espero du lehenbailehen izatea,
    aurrera egin ahal izateko Espainiako Gobernuarekiko negoziazioekin.
  • Espetxe-politika.
    Eusko Jaurlaritzak ez du bere planteamendua aldatu.
    Gobernu-programan idatzita dago:
    presoak beren etxeetatik hurbilago dauden kartzeletara gerturatu behar dira.
    Hurbiltzea eta birgizarteratzea gauza diferenteak dira.
    Legeak dio birgizarteratzeko nahitaezkoa dela, adibidez,
    presoek aitortzea beren delituen bitartez sortu zuten kaltea.
    Presoak hurbilarazteko ez dago inolako eskakizunik bete behar.

  • Langile publikoen soldata ehuneko bi igotzea.
    Eusko Jaurlaritzako 2020rako aurrekontuetan,
    Euskadiko Administrazio Publikoko langileentzako igoera hori
    sartuta dago.
    Sailburuak esan du lanean ari direla
    igoera hori lehenbailehen ordaintzeko.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau