(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2020-01-14

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait

erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile  Josu Erkorekak

eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak

Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Hartutako erabakiak azaldu aurretik, Espainiako gobernu berriari buruzko iritzia eman

dute.

 

Gobernu berriak gaur ospatu du lehendabiziko Ministro Kontseilua. Eta, lehen aldiz,

koalizio-gobernua izango da, hau da, bi alderdi politikok osatutakoa, Partido Socialistak

(PSOE) eta Unidas Podemosek (UP).

 

Eusko Jaurlaritzaren ustez, aro berri bat ireki da.

 

Koalizio-gobernua ona dela uste du,

ezberdinen arteko elkarrizketan, negoziazioan eta itunean

oinarritutakoa delako.

 

Lehendakariak Espainiako gobernuko ministro berriekin

harremanetan jartzeko eskatu die

Eusko Jaurlaritzako sailburuei.

 

Jaurlaritzak lehenbailehen hasi nahi du gobernu berriarekin

hitz egiten Euskadirekin zerikusia duten gaiei buruz.

 

Eta gai garrantzitsuetako bat da gauzatu gabe

dauden transferentzien  planaren egutegia.

 

Plan hori duela urte bete onartu zen.

 

Eusko Jaurlaritza Carolina Darias Lurralde Politikako ministro berriarekin jarriko da

harremanetan aste honetan, negoziazioei berriz ekiteko.

 

Lehen elkarrizketa batean Gobernuko presidente Pedro Sanchezek

lehendakariari esandakoaren arabera, 2020. urte honetan osatuko da

Gernikako Estatutua 

egiteke dauden transferentziekin.

 

Jokoaren Erregelamendua

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu  Orokorra

berrikustea erabaki du Gobernu Kontseiluak.

 

Jokoaren Euskal Behatokiak  aztertu egin du

sektore horren egoera ekonomia mailan

eta jokoari buruz euskal gizarteak duen iritzia.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan