
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak
eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak
aditzera eman dute zer akordiotara iritsi diren.
Aurretik, euren iritzia eman dute, gaurkotasuneko beste gai batzuei buruz.
Pedro Sánchezen inbestidura, Espainiako gobernuaren presidente izateko.
Eusko Jaurlaritzak uste du inbestidura beharrezkoa eta positiboa dela
zeren, horri esker, berriro helduko zaie:
- Bi gobernuen arteko negoziazioei, hau da, Espainiakoaren eta Euskadikoaren artekoei
- Egiteke dauden transferentzien egutegiari
- Espainiak dituen erronkei erantzuteari:
ekonomikoak, sozialak, lurraldetasunari lotuak, eta abar.
Egiteke dauden transferentziak
Erkorekak esan duenez, negoziazioei berriro heltzeko
jakin behar du Espainiako gobernu berriko nork hartuko duen ardura hori
Nor den jakin orduko, berehala jarriko da harremanetan pertsona horrekin
Eusko Jaurlaritzak uste du lan eta hitz egin dutela, eta dokumentuak prest daudela
transferentziak negoziatzen jarraitzeko
eta Gernikako Estatua betetzeko
Era berean, esan du Gizarte Segurantzaren transferentziak
lehentasuna duela.
Katalunia
Eusko Jaurlaritzak uste du PSOEren eta ERCren arteko ituna ona dela.
Itun horren helburua da akordio batera iristea
erabakitzeko zer harreman izango duen Kataluniak Espainiako Estatuarekin
Lehendakariak askotan esan du zer egin behar den gatazka hori konpontzeko:
hitz egin, negoziatu, adostu eta berretsi.
Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiari buruz
Gobernu Kontseiluak Ekonomia Zirkularrari buruzko Estrategia hori onartu du.
Urrats horiek jarraitu beharko dira, nahi bada Euskadik lortzea:
- Ekonomia zirkularrean erreferente bat izatea Europan.
- Lehiakorragoa izatea
- Jasangarriagoa izatea
- Herritarrei ongizate handiagoa eskaintzea.
“Gardena” gardentasunaren atari berriari buruz
Gobernu Kontseiluak “Gardena” jarri du martxan.
Gardena Eusko Jaurlaritzaren Gardentasun atari berria da
Web orri horren helburua da pertsonak
euskal administrazio publikoaren informazio guztira iritsi ahal izatea:
- Erraz
- Edozein une eta ordutan
- Edozein tokitatik
- Edozein gailutatik: ordenagailua, tableta, mugikorra.