(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko abenduak 26

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da eta hainbat erabaki

hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta

Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu

Bingen Zupiriak azaldu dute zein akordiotara iritsi diren.

Puri-purian diren kontuei zer irizten dioten ere azaldu dute, adibidez, Espainiako

hurrengo Gobernuari, oraindik osatzeko dagoen arren, zer deritzoten.

Erkorekak esan du ahalik eta azkarren osatzea nahi lukeela, gai asko dagoela-eta

lantzeko; gai ekonomiko, politiko zein sozialak.

Euskadirako ere garrantzitsua da Espainiako gobernua osatzea, oraindik badira-eta

transferentziak negoziatzeko.

Finantzen Euskal Institutuari buruz

 

Gobernu Kontseiluak hala onartu duenez, Finantzen Euskal Institutuak 12 milioi euro

izango digu inbertsio-funts berri bat hornitzeko.

ABE PRIVATE EQUITY FUND da funtsa, eta honako partaide hauek ditu:

  • Erakunde publikoak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko

    Jaurlaritza, Kreditu Ofizialeko Institutua

    eta Europako Inbertsio Funtsa.

  • Erakunde pribatuak: bankuak, enpresa-taldeak edo BGAEak.

 

200 milioi euro Bildu nahi lituzke funts honek.

75 milioi izango ditu orain, hasteko.

 

Zientziari eta teknologiari buruz

 

Gobernu Kontseiluak erabaki du milioi 1 euroko laguntza ematea, Euskadiko honako 4

 ikerketa-zentrori:

  • Achucarro ikerketa-zentroa

  • Bizkaia Biofisika Fundazioa

  • Materials Physics Center

  • Euskal Herriko Unibertsitatea

 

Ekipoak hobetzeko moduan izango dira zentrook diru horri esker.

Ikerketari indarra ematea baita Eusko Jaurlaritzako “Zientzia eta Teknologiaren 2020

planaren” helburuetako bat.

 

Farmaziako gastuari buruz

 

2020 urteko farmazia-gastuetarako 522 milioi euro ematea erabaki du Gobernu

Kontseiluak.

Hau da, diru publiko hori emango du, besteak beste, ospitaletako medikamentuak

ordaintzeko edo osasun-publikoari lotutako beste kontu batzuk ordaintzeko.

 

Diru horren parte bat, 33 milioi inguru, errezeta elektronikoaren zerbitzuaren gastua

ordaintzeko izango da.

Herritarrentzat askoz errazagoa da medikamentuak horrela eskuratzea, medikuaren

eta farmaziaren arteko zubia eginda; eta oso ondo dabil sistema.

 

Etxebizitza eta ingurumenari buruz

Bi dekretu onartu ditu Gobernu Kontseiluak:

  • Bata bankuekin elkarlanean jarduteko, etxebizitza eta lurzoruaren inguruko

    kontuak finantzatzeko.

  • Bestea lurzoruko kutsadurari aurre hartzeko edo kutsadura kentzeko legea

    taxutzeko.

 

Euskarari buruz

 

Zupiria sailburuak azaldu du nola izango den arlo sozioekonomikorako Euskara Plana,

hurrengo 3 urteetan.

Gai zerrenda

Prentsa-txostena

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau