(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege-aurreproiektua. Fasea: Kontsulta publikoa. Ondorioak

2019.eko abenduak 18

Eusko Jaurlaritzak Lege bat egin nahi du.

Lege horrek zerikusia du

Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legearekin.

 

Helburu hauek ditu:

  • Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikorako politika publikoak arautzea.
    Gerra zibilean eta diktaduran beren ideia politiko edo erlijiosoengatik
    jazarri zituzten edo indarkeria jasan zuten pertsonei edo haien familiei
    aitortu egin behar zaie egindako kaltea.
  • Gerra zibilean, diktaduran eta demokraziarako bidean
    zer gertatu zen jakitea
    balio demokratikoak baliarazteko modu bat da.


39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa da

eta lege horren arabera, lege berri bat egin aurretik

herritarrak kontsultatu behar dira.

 

Interesdunek beren iritzia eman dute

eta ekarpenak egin dituzte Internet bidez

Euskadi.eus-en webean eta Irekia-n

Iritzi horiek jasotzeko epea amaitu da.

 

Orain, prozeduraren hurrengo urratsak jarraituko dira.

 

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta

Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak bere oniritzia eman behar du

lege berria egiten hasteko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau