
0
Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege-aurreproiektua. Fasea: Kontsulta publikoa. Ondorioak
Eusko Jaurlaritzak Lege bat egin nahi du.
Lege horrek zerikusia du
Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legearekin.
Helburu hauek ditu:
- Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikorako politika publikoak arautzea.
Gerra zibilean eta diktaduran beren ideia politiko edo erlijiosoengatik
jazarri zituzten edo indarkeria jasan zuten pertsonei edo haien familiei
aitortu egin behar zaie egindako kaltea.
- Gerra zibilean, diktaduran eta demokraziarako bidean
zer gertatu zen jakitea
balio demokratikoak baliarazteko modu bat da.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa da
eta lege horren arabera, lege berri bat egin aurretik
herritarrak kontsultatu behar dira.
Interesdunek beren iritzia eman dute
eta ekarpenak egin dituzte Internet bidez
Euskadi.eus-en webean eta Irekia-n
Iritzi horiek jasotzeko epea amaitu da.
Orain, prozeduraren hurrengo urratsak jarraituko dira.
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta
Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak bere oniritzia eman behar du
lege berria egiten hasteko.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan