(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019-12-17

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait

erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile  Josu Erkorekak,

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu

Arantxa Tapiak, eta Osasuneko sailburu Nekane Murgak,

hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

2019ko EPEa dela eta:

 

Gobernu Kontseiluak erabaki du lehiaketa edo oposaketara

ateratzea 6.500 plaza baino gehiago euskal Administrazio publikoan.

 

Eusko Jaurlaritzaren konpromisoetako bat da

2016-2020 legegintzaldiko  lau urte hauetarako.

 

Konpromisoa zen 13.500 plaza ateratzea 2020ra arte.

 

Gaur onartutako 6.500 plazekin, 16.400 baino gehiago eskaini dira

Euskadiko Hezkuntzan, Osakidetzan, Segurtasunean eta Administrazio Orokorrean.

 

Osakidetzako plazen EPEa da garrantzitsuena.

 

Euskal Osasun Zerbitzuan 3.000 plaza baino gehiago eskainiko dira.

 

Horrela, inoiz baino gehiago zabalduko da Osakidetzaren plantilla:

Guztira, 27.500 profesional inguru izango dira.

 

Langileek lanpostu eta kontratu egonkorragoak izango dituzte

eta bitarteko langile  gutxiago egongo da.

 

TIG-en erregulazioa dela-eta:

 

TIG-ak turismo-ibilgailu gidaridunak dira,

hau da, taxi-zerbitzu bat bezala,

eta alokatzen dena garraio-zerbitzu bat da.

 

Eusko Jaurlaritzak dekretu  bat prestatu du

TIG-ek Euskadin ematen duten zerbitzua arautzeko.

 

Dekretu horrek arautzen du pertsona batek nola eta noiz

kontrata dezakeen zerbitzu hori

eta TIG-ek nola lor ditzaketen bezeroak.

 

  • Gizarte Babeserako gastua dela-eta:

 

Gobernu Kontseiluak onartutakoaren arabera,

473 milioi euro gastatuko dira gizarte-babeserako euskal sisteman;

hau da, laguntza ekonomikoak emango dira

desberdintasun sozialak murrizteko.

 

  • 80 milioi euro Etxebizitzarako Prestazio Osagarrirako.
  • 23 milioi euro gizarte larrialdietako laguntzetarako.

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan