
0
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Enplegua sustatzeko dirulaguntzak
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak diru kopuru hauek jarriko ditu:
- 10 milioi eurotik gora datozen 3 urteetan,
laneratze-enpresak sortzeko eta haiei laguntzeko.
- 2 milioi euro Lanbiden izena emanda
dauden langabeentzako ikastaroetarako,
gero lanerako kontratatuak izan daitezen.
- 4 milioi euro 2020. urtean,
gizarteratze- eta laneratze-proiektu bereziak egiteko;
Lanbidek eramaten ditu proiektu horiek, eta lana aurkitzeko
edo mantentzeko zailtasunak dituztenek parte har dezakete.
- 4 milioi euro Lehen Aukera programarako;
programa horren helburua da
EAEko enpresek gazteak kontratatzea.
- Milioi bat euro, Lanbidek 2020an
txanda-kontratuetarako laguntzak eman ditzan.
Txanda-kontratua egiten duten enpresek
8.400 euro jasoko dituzte kontratatutako pertsona bakoitzeko,
eta zertxobait gehiago pertsona hori emakumea bada.
- Milioi eta erdi euro baino gehiago Gazteen Itzulerarako Programarako;
programa hori, hain zuzen, lanera Euskaditik kanpo
joan behar izan duten gazteak kontratatzen dituzten
EAEko enpresa edo lan-zentroentzat dago pentsatuta.
- Ia milioi eta erdi euro datozen 2 urteetarako,
luzaroan langabezian dauden
30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko.
Hezkuntzarako dirulaguntzak
- Ia milioi bat euro ikerketa-proiektuetarako.
Mota jakin bateko proiektuak izan behar dute:
oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko proiektuak eta berrikuntza
teknologikoko proiektuak.
- 250 mila euro doktore ikertzaileen
mugikortasunaren programarako,
hau da, doktorego-ikasketak dituzten eta ikertzera Euskadira etortzen diren
edo hemendik kanpo joaten diren ikertzaileentzat.
Kultura Ondarea Saria
Gobernu Kontseiluak, halaber,
Kultura Ondarea Sariaren deialdia onartu du.
Sari horrek zerikusia du gazteekin eta euskal kultur ondarearekin.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan