(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019-12-03

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait

erabaki hartu ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, Ekonomiaren Garapen eta

Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapiak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta

Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak aditzera eman dute zer akordiotara iritsi diren.


Eusko Jaurlaritza Klimari buruzko Goi Bileran parte hartzen ari da.

 

Eusko Jaurlaritza Madrilgo Klimari buruzko Goi Bileran parte hartzen ari da.

Abenduaren 11n, Berrikuntza Jasangarriari buruzko Foro bat egingo da goi-bileran.

 

Foro horretan, Euskadiko 30 enpresek parte hartuko dute.

Gai hau landuko dute: Euskadiko industria, trantsizio energetikoan eta

mugikortasun jasangarria.

 

Horrela, agerian utziko dute:

  • Klima-aldaketaren aurkako borrokan lan egingo dutela.

  • Euskadik industrian eta teknologian daukan gaitasuna gai honen inguruan

    soluzio berriak aurkitzeko.

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak goi-bileran azaldu nahi du lanean jardungo duela isurtzeak

 asko murriztu daitezen 2050. urterako.

 

Eusko Jaurlaritza itxaropentsu dago, uste baitu klima-aldaketa geldiaraz daitekeela, denon artean gauza txikiak eginez.

 

Mugikortasun Jasangarriaren Legea.

 

Eusko Jaurlaritzak Mugikortasun Jasangarriaren Legea onartu du.

 

Lege honen bidez, lortu nahi da Euskadik garraio-sistema efiziente

bat izan dezan, helburu izanik ekonomiarentzat eta ingurumenarentzat ona izango den

pertsona eta salgaien garraio bat edukitzea.

 

Euskararen Nazioarteko Eguna

 

Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko, ekitaldi bat egin da Bilboko Euskalduna

Jauregian.

 

Ekitaldi horretan, Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu du, eta erakundeen arteko

akordioa irakurri du, erakunde hauekin batera sinatu duena:

  • Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiak.

  • Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udalak.

  • EUDEL - Euskadiko Udalen Elkartea.

  • UEMA, udalerri euskaldunen Mankomunitatea erakunde publikoa.

 

Akordio horren bidez, bultzatu nahi da euskara erabiltzeko premia izatea, bai

erakundeetan, bai pertsonen arteko harremanetan.

 

Euskadiko zor publikoa

 

Eusko Jaurlaritzak uste zuena baino lehenago ordainduko ditu 590 milioi euro baino

 gehiago, Euskadiko zor publikoari dagozkionak.

Horrela, ordaintzeko gelditzen den zor publikoa 9.500 milioi eurokoa izango da.

 

Zor publikoa estatu batek bere gastuak finantzatzeko maileguz eskatu duen dirua da.

 

Eusko Jaurlaritzak helburu hori bete ahal izan du, efizienteki lan egin duelako.

Horregatik, 2020ko aurrekontuak ezarritako zorra ordaintzeko helburua ere beteko du.

 

Hau da Eusko Jaurlaritzak ekonomiaren eta aurrekontuaren arloan lan egiteko daukan

modua:

  • Modu egokian kudeatzea.

  • Bere obligazioak betetzea.

  • Aurrekontua egonkorra izan dadin lortzea.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan