(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Migraziorako Itun Soziala aurkeztu du

2019-11-30

Eusko Jaurlaritzak Migraziorako Itun Soziala aurkeztu du, azaroaren 30ean,

Lehendakaritzan (Gasteiz).

 

Eusko Jaurlaritzak aditzera eman nahi du Euskadik eta Euskadiko gizarteak lagundu

egin nahi dietela bizi diren lekua utzi eta beste leku batera bizitzera joan beharra

daukaten pertsonei.

 

Ekitaldian parte hartu dute:

  • Euskadiko administrazio publikoetako kideek.

  • Migratzaileei laguntzen dieten erakunde sozialetako kideek.

  • Euskadiko kulturaren eta kirolaren arloko hainbat lagunek.

 

Ekitaldian izan dira:

  • Iñigo Urkullu lehendakaria.

  • Beatriz Artolazabal sailburua.

  • Nahia Díaz de Corcuera (Euskadiko Gurutze Gorria).

  • Maya Amrame (Biltzen)

  • Ousman Dramé (kirolaria)

  • Filomena Abrantes (Afro Elkarteko presidentea).

  • Patricia Barcena (CEAR-Euskadiko zuzendaria).

  • Pablo Gonzalez (Sareen Sarea elkarteko presidentea).

  • Beatriz Marquínez (ZAS).

 

Ekitaldian parte hartzerik izan ez duten zenbaitek bideo-mezu bat grabatu dute

beren iritzia emateko:

  • Jose Angel Cuerda, Mikel Saiasola (Harresiak apurtuz).

  • Martin Iriberri (Loiola etxea).

  • Jorge Perez de Heredia (Gurutze Gorria).

  • Lhossayn Kouva (ekintzaile

    gazte bat, adingabe zela Euskadira etorritakoa).

  • Iñaki Williams.

  • Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea, EUDELeko presidentea).

  • Markel Olano (Gipuzkoako Diputatu Nagusia).

  • Ramiro Gonzalez (Arabako Diputatu Nagusia).

  • Eneko Goia (Donostiako alkatea).

  • Juan Maria Aburto (Bilboko alkatea).

  • José Antonio Santano (EUDELeko presidenteordea).

  • Juan Trujillo (Gentes del Mundo).

  • Nadeth Agirre (Orioko traineruko patroia).

  • Marta Macho (EHUko irakasle eta zientzialaria).

  • Karmele Jaio (idazlea).

  • Izaro (abeslaria).

  • Toch Saar (IDKko saskibaloi-jokalaria).

  • Toti Martínez de Lezea (idazlea).

 

Migraziorako Itun Sozialaren izenburua hau da: “Jaso nahiko genukeena eskaintzea”.

 

Duela urte asko, Euskadiko hainbat lagunek beste leku batera bizitzera joan beharra

izan zuten.

 

Guri gerta dakiguke hori berriz, eta gertatzen ari da Euskadin, Europan eta mundu

osoan.

 

Behar-beharrezkoa da egoera horri erantzun bat ematea.

 

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak, itun honekin lortu nahi du Euskadin bizi diren pertsonek

pentsatzea zer nolako tratua jasotzea gustatuko litzaiekeen beren bizilekua utzi eta

beste leku batera bizitzera joan beharrean gertatuko balira.

 

Eusko Jaurlaritzak, itun honen bidez, hau eman nahi du ezagutzera: Euskadiko

gizartea...

 

  • Batuta dagoela gai honen inguruan.

  • Migratzaileekiko solidarioa dela.

  • Pertsona horiei behar dutena eskaintzen diela, ondo bizi ahal izateko.

Gizarteratzea oso garrantzitsua da

Gaur egun, herrialderik aberatsenek gizarteratu dituzte migratzaileak, eta positiboki

baliatzen dituzte gizarte batean biltzen diren kultura desberdinak. 

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak migratzaileak jaso nahi ditu, pertsona horiek Euskadin

dauden lan-beharrei erantzuten laguntzen dutelako.

 

Euskadik eta euskal gizarteak modu bateratu eta solidarioan erantzun dute, gizarte

osoa ados dagoelako honetan eta pertsona horiei lagundu nahi dielako.

 

Baina egun hauetan, horrekin ados ez daudenen mezuak ere entzun dira, pentsatzen

dutelako migratzaile horiek mehatxu bat direla Euskadirentzat.

 

Mezu hori ez da egia, eta hau eragiten du:

  • Pertsonek beldurra izatea.

  • Gizartean arrazismo -egoerak sortzea.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du hori egiten dutela alderdi politiko batzuk onura lortzeko, hau

da, hurrengo hauteskundeetan boto gehiago lortzeko.

 

Horregatik ere egin da itun hau, hots, mundu guztiak jakin dezan horrelako gauzak

gertatzen direnean, Eusko Jaurlaritzak pertsonen eta, oro har, euskal gizartearen iritzia

entzungo duela.

Horrela, gizartea batuta egotea lortuko da.

 

Itun hau babestu nahi dutenek, webgune hau erabil dezakete:

http://www.euskadi.eus/migraziorako-euskal-itun-soziala-elkarbizitzaren-aldeko-konpromezua/web01-s2enple/eu/


Eranskina

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan