
Lehendakariak Arabako Unibertsitate Ospitale berriaren obrak bisitatu ditu
Osasuneko sailburu Nekane Murgarekin,
Osakidetzako zuzendari nagusi Juan Luis Diegorekin
eta Osasun Saileko Osakidetzako Arabako hainbat ordezkarirekin,
Arabako Unibertsitate Ospitalearen
eraikin berria bisitatu du Txagorritxun.
Eraikin berria bisitatu aurretik,
ospitaleko arduradunek lehendakariari azaldu diote:
- nola antolatuko den.
- nolako ekipamenduak izango dituen.
- nolako pazienteak artatuko dituen.
- nolakoa izango den arreta.
- teknologia-berritasunak.
Ospitale berriak Zainketa Intentsiboen Unitatea izango du.
Unitate horretan artatuko dira
arreta berezia eta jarraitua behar duten
pazienteak, oso gaixo daudenak.
Zainketa Intentsiboen Unitateak
2.000 pertsona inguru artatuko ditu urtean.
Horretarako, unitateak 31 box ditu, banakakoak.
Box horietatik 6 gaixotasun kutsakorrak
dituzten pazienteak gainerakoetatik bereizteko
erabiliko dira, inor ez kutsatzeko.
6 box horiek 3 zatitan egongo dira bereizita.
Eusko Jaurlaritzaren ustez, ospitale berriak
Arabako osasun zerbitzu publikoa hobetzen lagunduko du,
arreta seguru, eroso eta eraginkorra eskainiko baitu.
Ekipamendu berriak Arabako Unibertsitate Ospitalerako
Eusko Jaurlaritzak aspalditik dihardu lanean
Arabako osasun sistema hobetzeko.
Azken 5 urte hauetan, zentro hauek jarri dira martxan:
Arabako Unibertsitate Ospitalea Txagorritxun:
- 2013an, Kanpo Kontsulten Eraikina,
pazienteen gaixotasunak diagnostikatzeko
ospitalean ingresatu gabe. - 2016an:
- Eguneko Ospitale Medikoa, ospitalean
ordu batzuk baino egon behar ez duten pazienteentzat. - Ospitale Onko-Hematologikoa,
odoleko minbizia dutenentzat. - Odol Banku berria,
non odola analizatu eta gorde egiten den. - Bihotzeko Errahabilitazio Unitatea,
infartua izan duten pazienteentzat
- Eguneko Ospitale Medikoa, ospitalean
Arabako Unibertsitate Ospitalea Santiagon:
- 2016an:
- Oftalmologia Zentroa,
begietako gaixotasun guztiak tratatzeko. - Eguneko Ospitale Kirurgikoa, ebakuntza egin eta ospitalean
ordu batzuk baino egon behar ez duten pazienteentzat.
- Oftalmologia Zentroa,
- 2017an, Errehabilitazio Zerbitzua,
istripu edo gaixotasun baten ondorioz
gorputzeko funtzio edo jarduera bat berreskuratu behar dutenentzat.
- 2017an, Kanpezuko Osasun Zentro berria.
- 2019an, Murgiako Osasun Zentroa eraikitzen hasi dira.
Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du
osasun-sistema ekipamendu berriekin bermatzeko,
Osakidetzako profesionalek
lana ondo egin ahal izateko
eta euskal herritarren beharrizanei erantzuteko.