(ebaluazioan)
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Gazte Txartelaren abantaila berriak eman ditu ezagutzera Eusko Jaurlaritzak

2019-11-27

Gazte Txartelak izango dituen abantaila berriak

eman ditu ezagutzera Eusko Jaurlaritzak,

Indautxuko Grafit Rock Kafean, Bilbon.

 

Txartelaren aurkezpenean hartu dute parte:

  • Beatriz Artolazabal sailburuak,

  • Marcos Muro, Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak,

  • Agurtzane Llano, Gazteriako zuzendariak,

  • Novia Salcedo Fundazioko eta

    beste ikastetxe batzuetako gazteak.

 

19 eta 29 urte arteko gazteek

etxean jasoko dute gutun bat txartelarekin. Guztira, 300.000 txartel baino gehiago bidaliko dira. Txartela doakoa da.

 

Txartela eskuratzeko,

14 eta 29 urte bitarte izan behar dituzu

eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon.

 

Gazte Txartela Eusko Jaurlaritzako

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzak ematen du.

 

Hona hemen txartelaren abantaila berriak:

 

Deskontuak 2.000 denda eta espaziotan,

hainbat alor eta jardueratan: kultura,

kirola, garraioa, prestakuntza, osasuna, turismoa...

 

Gazte Aterpekide Txartela ere barruan du,

aterpekide gazteen nazioarteko

sareko aterpetxeetan lo egin ahal izateko. Nazioarteko sare horretan,

4.000 aterpetxe daude munduko 90 herrialdetan.

 

Euskaditik kanpoko beste leku batzuetan ere

erabil daiteke txartela:

  • beste autonomia-erkidego batzuetan.

  • Europar Batasuneko herrialdeetan.

  • Europako Gazte Txartelen Elkarteko kide

    diren Europako herrialdeetan.

 

Gazte Txartela sartuta dago Europako Gazte Txartelen Elkartean. EYCA logoa daramate

txartel honi zerbitzu ematen dien txartelak eta tokiak.

European Youth Card Association-en letrak dira,

elkartearen izena ingelesez.

 

Irabazi asmorik gabeko elkartea da.

38 elkarte daude bertan, eta

Europako 36 herrialdeetako 6 milioi gazte baino gehiagori ematen dizkie zerbitzuak.

Hona hemen elkartearen web-orria: www.eyca.org.

 

Gazte Txartela pack-a:

Urtero oparitzen du Eusko Jaurlaritzak pack hori.

Erabilera bakarreko deskontu-kupoiak dira,

web-aplikazio baten bidez erabiltzekoak.

 

Lehiaketak eta zozketak:

Lehiaketak eta zozketak egiten dira

Gazte Txartelaren web-orriaren bidez.

Parte hartzen duten gazteek hau guztia irabaz dezakete: bidaiak, ikuskizunetarako sarrerak, liburuak...

 

Hilero, 3 lehiaketa egiten dira museo hauetan:

  • Zarautzko Photomuseumean.

  • Donostiako Aquariumean.

  • Irungo Oiasso museoan.

 

Aurten, gainera, beste 37 lehiaketa egin dira

eta 2.000 gazte baino gehiagok hartu dute parte.

 

Bidaiako asegurua:

Gazte Txartelak bidaiako asegurua dauka. Doakoa da eta mundu osoan erabil daiteke.

 

Aseguru horrek abantaila berriak ditu:

  • bidaian zerbait gertatzen bada eta

    aseguruak diruz konpentsatu beharra badauka,

    orain, diru-kopuru hori handitu egin da.

  • bidaia luzeetarako balio du,

    aseguruak estalitako bidaia 105 egun artekoa izan daiteke.

  • aseguruan sartuta dago sexu-eraso,

    sexu-abusu eta genero-indarkeria kasuetarako arreta.

 

Gazte Txartelean interesatuta egonez gero,

sare sozialak kontsultatu (Facebook, Twitter eta Instragram)

edo web-orri hau: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/gaztetxartela/inicio/

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan