(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak ITP Aeroren lantegi berria inauguratu du

2019-11-13
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantxa Tapia

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak

ITP Aero enpresaren lantegi berriaren

inaugurazioan parte hartu dute.

 

ITP Aero enpresak 30 urte daramatza

hegazkinen motorrak eta piezak fabrikatzen.

 

Erreferente bat da Espainian eta munduan.

 

Enpresak 4.000 langile ditu,

eta lantegiak 5 herrialdetan.

 

Azken 5 urteetan,

enpresak 360 milioi euro inbertitu ditu I+G+b arloan,

hegazkinen motorrak eta piezak fabrikatzeko

teknologia propioa sortu ahal izateko.

 

Teknologia propio horrek enpresari aukera ematen dio

kalitate handiarekin lan egiteko eta onenen artean egoteko.

 

ITP Aerok lanean dihardu, etorkizunean hegazkinek

propultsio hibrido-elektrikoarekin hegan egin ahal izan dezaten

 

Lehendakariak esan du enpresa

abangoardian

dagoela arlo horretan.

 

Eusko Jaurlaritzaren ustez, etorkizuneko

hegazkinek honelako motorrak erabili beharko dituzte:

  • eraginkorragoak
  • arinagoak eta isilak
  • kutsatzen ez dutenak.

ITP Aero horretan guztian dabil lanean.

 

ITP Aeroren Externals-en lantegi berria

 

ITP Aerok 14 milioi eurotik gora inbertitu du

lantegi berria martxan jartzeko.

 

Lantegi berri horretan, Externals piezak fabrikatuko dira,

hau da, hegazkinen motorren kanpoalde guztia

estaliko duten piezak.

 

Lantegi berria Derion dago,

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

 

Oraingoz, 115 langile ditu,

eta aurrerago 160 izango ditu.

 

Eraikin horretan daude, halaber,

Externals piezen ekoizpen- eta ingeniaritza-bulegoak.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan