
Eusko Jaurlaritzak eta Elkartuzek lankidetza-hitzarmen bat egingo dute bizimodu autonomoaren ereduei buruz
Elkartuzek kongresu bat antolatu du
desgaitasunei, eskubideei eta inklusioari buruz hitz egiteko.
Kongresua azaroaren 7an eta 8an egingo da,
Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian.
Elkartuz, hain zuzen, Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonak
Koordinatzeko Gipuzkoako Federazioa da,
eta pertsona horien eskubideak betetzeko lan egiten du.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak,
Beatriz Artolazabalek, Elkartuzen kongresuan parte hartu du.
Sailburuak azaldu du EAEko erakundeak
4 gai hauek lantzen ari direla:
- bizimodu independentearen eredua:
desgaitasun fisikoa duten pertsonak
modu independenteagoan bizi ahal izan daitezen,
bakarrik, bikotekidearekin edo senideekin.
- enplegu arrunta: desgaitasun fisikoa duten pertsonek
enpresa publiko edo pribatu normalizatuetan lan egin ahal izan dezaten.
- irisgarritasun unibertsala: pertsona guztiek edozein leku,
produktu edo informazio eskura izan dezaten edo erabili ahal izan dezaten.
- hezkuntza inklusiboa: haur bakoitzaren ezaugarri, interes
eta ikasketa-beharretara egokituko den
hezkuntza bat ematea.
Eusko Jaurlaritzarentzat garrantzitsua da
pertsona horiek enplegu arruntean lan bat eduki ahal izatea,
horixe baita modurik onena gizarteko inklusioa bermatzeko.
Dena dela, Eusko Jaurlaritzak aurrerantzean ere sustatuko du
desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu babestua,
orain arte oso lagungarria izan baita pertsona horientzat.
Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritza eta Elkartuz
lankidetza-hitzarmen bat prestatzen ari dira,
bizimodu independentearen ereduak sustatzeko.
Elkartuzek 40 urtetik gora daramatza lanean
desgaitasuna duten pertsonen eskubideak betetzeko.
Elkartuz sortu zenean, desgaitasuna zuten pertsonak
seinalatu egiten ziren, bereizi egiten ziren eta gizartearentzat ikusezin bilakatzen ziren;
batez ere, desgaitasuna zuten emakumeak.
Erakunde guztien eta gizartearen lanari esker,
gauzak aldatu egin dira, baina oraindik ere asko dago egiteko.
Hori dela eta, erakundeek eta elkarteek
elkarrekin lan egin behar dute, gizarte inklusiboago bat eraikitzeko,
hala pertsona kalteberenentzat nola herritar guztientzat.