Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak
Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua,
eta zenbait erabaki hartu ditu.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak , Josu Erkorekak,
zer akordio hartu dituzten azaldu du.
Babes ofizialeko etxebizitzak
Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko 484 etxebizitza eskaintzea onartu du.
Babes ofizialeko etxebizitzak gobernuarenak dira,
eta pertsonek etxea merkeago alokatu edo erosi ahal izan dezaten egiten dira.
484 etxebizitza horietatik:
- 348 Alokabideren bidez alokatzeko izango dira
- 136 erosteko izango dira.
Etxebizitzak bi erakunde hauen artean egingo dituzte:
- Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza
eta Etxebizitza Saila
- VISESA enpresa publikoa.
Bulegotarako lokalak erosiko dira Bilbon
Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman du 10 lokal erosteko Bilbon,
Kristal Eraikina deiturikoan.
Lokalek 2.750.000 euro inguruko kostua izan dute.
Lokal horiei esker, Bilboko Zerbitzu Judizialak
leku handiagoa eta bulego berriak izango ditu.
Bulego berri horietan kokatuko da
jurisdikziotik kanpoko zerbitzuen egoitza.
Jurisdikziotik kanpoko zerbitzuak, orain arte,
Barroetako Justizia Jauregian eta Buenos Aireskoan egon dira.
Modu horretan, justizia-jauregi horietan
leku gehiago egongo da honako hauek kokatzeko:
- 16 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegia
- Bulego judizial berria
Soldata-igoera
Eusko Jaurlaritzak onartu du soldata-igoera ordaintzea
Lakuan lan egiten duten
gobernuko 430 langile eta funtzionarioei.
Hala, langileek 2010. urtetik gaur arte jasotzeko dituzten
soldata-igoera guztiak kobratuko dituzte.
Zehazki, honela ordainduko zaie:
- igoeraren erdia: 2019ko azaroan.
- igoeraren beste erdia: 2020ko maiatzean.
Sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak
lortu duten akordioari esker ordaindu ahal izango da igoera hori.
Soldata-igoerak 4,5 milioi euroko kostua izango du.