(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko urriak 29

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,

eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile  Josu Erkorekak

eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek

aditzera eman dute zer erabaki hartu dituzten.

 

Aurretik, euren iritzia eman dute, gaurkotasuneko beste gai batzuei buruz.

 

Esate baterako, sindikatuek eta erakunde sozialek Euskadin datorren urterako

deitu duten greba orokorrari buruz.

 

Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak uste duela

ez dagoela arrazoirik greba hori deitzeko.

 

Izan ere, Euskadiko gizartearen, ekonomiaren eta enpleguaren egoera

ez da greba baterako deia egiteko bezain txarra.

 

EPE berri bati buruz (Enplegu Publikorako Eskaintza)

 

Erkorekak iragarri du Enplegu Publikorako Eskaintza berri bat egingo dela (EPE).

 

EPE horretan, 1.026 lanpostu eskainiko dira, Euskadiko Administrazio Orokorrean,

helburu honekin:

  • Erretiroa hartzera doazen langile publikoen lanpostuak betetzea.

 

  1. urtetik egin gabe zegoen horrenbeste lanpostuko EPE bat.

 

Azterketak 2020an eta 2021ean egingo dira.

 

2020An, beste EPE bat deituko da, 500 lanpostu baino gehiagokoa.

 

Eusko Jaurlaritzak bete egingo du horrela emandako hitza:

bere legegintzaldian zehar, mota horretako EPE bat egitea,

guztira, bi mila lanpostu baino gehiagokoa.

 

Desgaitasuna dutenentzako enplegua

 

Artolazabal sailburuak esan du oso gustura dagoela,

desgaitasuna duten pertsonei enplegua emateko programa eta zerbitzuei buruzko

Dekretua onartu delako.

 

Eta, baita ere, Enplegu-zentro berezien Euskal Erregistro bat dagoelako.

 

Dekretuan arautzen da desgaitasuna duten pertsonek Enplegu Zentro Berezietan

izango duten enplegua kalitatezkoa izango dela. Horrek hau ekarriko die pertsona

horiei:

  • Gizarte- eta lan-bizitzan hobeto moldatzen ikasiko dute.
  • Beste lan batzuk topatzeko aukera hobeak izango dituzte.
  • Enplegu-zentro bereziak ez diren enpresetan – hau da, lan-merkatu arrunteko
    enpresetan– lan egitera igarotzea errazagoa izango da beraientzat.

 

Dekretuak neurri batzuk ezartzen ditu, halaber, enpresa horietan

desgaitasuna duten emakume gehiago kontrata daitezen.

 

Laguntza ekonomikoak emango zaizkie enpresei, hori egiten badute.

 

Gai-zerrenda

 

Prentsa-dosierra

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau