
Anthony Mynt sukaldari iparramerikarrarentzat izan da Basque Culinary World Prize 2019 saria
Ameriketako Estatu Batuetako sukaldari bat da Anthony Mynt.
Basque Culinary World Prize 2019 saria irabazi du.
Sukaldearen profesional bati ematen zaio sari hori urtero Euskadin, haren lanaren
aitorpen gisa.
Sukaldaritzan aditu diren pertsonez osatutako epaimahai batek hautatzen du irabazlea.
Joan Roca chefa izan da epaimahaiburua.
Munduan oso ezagun eta sona handiko diren zenbait sukaldari izan dira
epaimahaikide.
Tartean euskaldunak ere bai, hala nola Eneko Atxa edo Andoni Luis Aduriz.
Gastronomiari klima-aldaketaren ikuspegitik heltzen diolako hautatu dute Mynt
irabazle.
Sukaldari horrek bi proiektu ditu abian, eta horien bidez jatetxeen eta ingurumenaren
artean zer erlazio dagoen ari da ikertzen.
Zero Foodprint izena du proiektu horietako batek.
Helburua da jatetxeetan egiten den guztia ingurumenari kalterik ez egiteko moduan
egitea.
Esate baterako, elikagaiak erosten dizkien enpresei haien karbono-aztarna nola gutxitu
jakiteko aholkuak ematen dizkie.
Munduko jatetxe oso garrantzitsuak konbentzitu ditu horretaz, hala nola Danimarkako
Noma edo San Franciscoko Benu jatetxeak.
100 mila euro eraman ditu saritan, eta proiektu horiek bultzatzeko eta mundu osoko
jatetxeak jasangarritasunaren aldeko mugimendu horrekin bat egin dezaten animatzeko
erabiliko ditu.
Myntek esan du sari hau jasotzea oso garrantzitsua dela, sukaldari gisa egiten duen
lana eskertzen diolako.
Baina are garrantzitsuagoa dela epaimahaiko kide izan diren sukaldariak Zero
Foodprint proiektuarekin konprometitu izana
Horrek guztiak balioko du mundu osoko jatetxeek gizartea klima aldaketaren kontra
borrokatzera bultzatu dezaketela agerian jartzeko.