(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019-10-22

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait

erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile  Josu Erkorekak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu

Pedro Azpiazuk Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Erresuma Batuko Brexita

 

Sailburuek jakinarazi dutenez, une horretan bilduta zegoen Eusko Jaurlaritzaren

Brexitaren Jarraipen Batzordea.

 

Brexitaren inguruko egoera aldatu egin da azken egunotan.

 

Erresuma Batuko gobernuaren eta Europako Batasunaren arteko akordioa lortu da,

irteera adostua eta ordenatua izan dadin.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du albiste ona dela

eta akordio ona dela.

 

Baina oraindik ez dakite hala izango den, akordio hori Erresuma Batuko Parlamentuak

onartu behar baitu.

 

Horregatik, Jarraipen Batzordearen bileran lanean jarraitzen dugu, Euskadi prest egon

dadin eta ahalik eta gutxien eragin diezaion, baldin eta azkenean Brexit-a akordiorik

gabe gertatzen bada.

 

Euskadiko Aurrekontu Orokorrak

 

Gobernu Kontseiluak 2020rako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu du.

 

  • Eusko Jaurlaritzak ia 12.000 milioi euro gastatu ahal izango ditu.
  • Aurrekontu hori iazkoa baino 10 milioi txikiagoa da.
  • Aurten iaz baino 310 milioi euro gehiago daude, politika publikoetan 
  • Aurrekontuko 10 eurotik ia 8 osasunean, hezkuntzan, enpleguan eta gizarte-
    politiketan gastatuko dira.
  • Iaz baino gehiago gastatuko da inbertsio publikoan eta berrikuntza

 

Eusko Jaurlaritzak gauzetan gastatzeko erabiliko du aurrekontu hori, genero-ikuspegia

eta jasangarritasuna kontuan hartuta.

 

Aurrekontuek helburu hauek dituzte:

 

  • Gizartean desberdintasun gutxiago egotea alderdi sozialei, adinari edo mundu
    digitalerako sarbideari dagokionez.
  • Aurrekontuetako diruarekin egiten denak balio izatea justizia gehiago egon
    dadin, hezkuntza kalitatezkoa eta inklusiboa izan dadin, pertsonek lana izan
    dezaten, eta ekonomia, berrikuntza eta I+G+B hobetu daitezen.

 

 

Kontziliaziorako laguntza ekonomikoak

 

Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren bidez, azarotik aurrera, Eusko Jaurlaritzak

laguntza ekonomikoak emango dizkie pertsonei, familia- eta lan-bizitza hobeto

bateratzen laguntzeko.

 

Lehen aldiz egiten da hori autonomia-erkidego batean.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan