(ebaluazioan)
Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Eusko Jaurlaritzak nahi du elikagaien euskal industria berritzailea izan dadila eta landa-eremuekin bat egin dezala.

2019.eko urriak 16

Eusko Jaurlaritzako Azpiegituretako sailburua Arantxa Tapia da.

 

Kaiku enpresaren presidentea Eduardo Urrutia da.

 

Elkarrekin joan dira Suitzara Emmi Taldearen egoitza bisitatzera.

 

Emmi esne-enpresen taldea Suitzako eta Europa guztiko talde garrantzitsuena eta

berritzaileena da.

 

2006a geroztik, Kaiku euskal esne-enpresak aliantza bat du Emmirekin, hau da, elkarri

laguntzen dioten bazkideak dira.

 

Kaikurentzat hori garrantzitsua da, produktu hobeak sal ditzakeelako eta leku

gehiagotara eta kontsumitzaile gehiagorengana iritsi.

 

Azken egunotan, Finantzen Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzaren mende dagoen

erakundeak, Kaiku enpresaren zati bat erosi du.

 

Kaikuren % 7,3 erosi du 6,5 milioi euroko balioagatik.

 

Tapia sailburuak esan du erosketa-operazio hori oso garrantzitsua dela Euskadiko esne-

industriarentzat.

 

Eta Euskadiko landa-eremuei eusten laguntzen duela.

 

Eremu horietan jende gaztea dago lanean eta bertako esnea ekoizten duten etxaldeak

daude.

 

Kaikuri buruzko datuak

 

  • Urtero 138 milioi litro esne ekoizten ditu.
  • Teknologia modernoa erabiltzen duen enpresa modernoa da,
    produktu desberdin asko ditu
    eta Euskadin nahiz hemendik kanpo saltzen ditu

 

Emmi talde suitzarrari buruzko datuak

 

  • Abeltzainek kooperatiba bat da, eta 62 ustiategi ditu.
  • Esnekien Suitzako enpresa-talde garrantzitsuena da.
  • Mundu osoan ere oso ezaguna da.
  • Behi-, ardi- eta ahuntz-esnekiak saltzen ditu
  • Emmi taldeak ekoizten duen guztitik,
    erdia Suitzan saltzen da,
    eta beste erdia, Estatu Batuetan eta Europako herrialdeetan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau