(ebaluazioan)
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Eu

Adimen artifizialarekin sortutako euskara-itzultzaile digital berria erabil dezakete dagoeneko herritarrek

2019.eko urriak 16

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak

eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak

testuak euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara

itzultzeko sistema berria aurkeztu dute.

 

Egiten dituen itzulpenak oso kalitate onekoak dira.

 

“Itzultzaile automatiko neuronala” du izena itzultzaileak.

 

Web-orri honen bitartez erabil daiteke:

www.euskadi.eus/itzultzailea

Berria da itzultzaile hori,

adimen artifizialetik abiatuta egina dagoelako

 

Zer ezaugarri ditu itzultzaile horrek?

 

  • 000 karaktereko testuak itzultzeko gai da aldi bakoitzeko.
  • Erabilera oso erraza da:
  1. Sartu webgune honetan: euskadi.eus/itzultzailea
  2. Idatzi testua horretarako prestatutako tokian.
  3. Sakatu “Itzuli” botoia.

 

  • Une honetan, itzultzailea proba-fasean dago.
  • Jendeak erabili egin behar du,
    itzultzailea trebatzen joan dadin.
    Hilabete batzuk barru, prest egongo da behin betiko bertsioa.

 

  • Aurtengo urte amaierarako, eskuko telefonoetarako eta tabletetarako app-ak
    prest izango dira eta, gainera, telefonoetan posible izango da
    ahotsaren bidez itzulpenak eskatzea.

 

Zupiria sailburuak esan du itzultzailea

gai dela oso itzulpen onak egiteko,

baina ez direla beti perfektuak.

 

Horregatik, itzultzaile honen helburua ez da itzulpengintzako profesionalek egiten

duten lana ordezkatzea.

 

Makina batek egiten dituen itzulpenak

berrikusi eta zuzendu egin behar dira.

 

Itzultzaile hori oso baliagarria izan daiteke beren lanean edo ikasketetan

euskara eta gaztelania erabiltzen duten pertsonentzat.

 

Euskara gehiago erabiltzen ere lagun dezake,

hizkuntza menperatzen ez dutenentzat

nahiz ikasten ari direnentzat.

 

Eusko Jaurlaritzak beti babestu izan du teknologia berrien erabilera

euskara bultzatzeko.

 

Sare neuronalen bidezko itzulpen automatikoa

 

Orain arte zeuden itzultzaileekin alderatuta, honako hau desberdina da.

 

Azken 3 urte hauetan, testuen itzulpen automatikoak

asko egin du aurrera sare neuronalak bezalako

sistema berriak erabilita.

 

Sistema hori erabilita, itzultzaile automatikoaren testuak koherenteagoak dira,

zuzenagoak eta irakurtzeko errazagoak.

 

Eta zenbat eta gehiago erabili, datuak pilatzen ditu

eta hobeto funtzionatzen du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau