(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019-10-15

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,

eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile  Josu Erkorekak

eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk

zer erabaki hartu dituzten azaldu dute.

 

Gaurkotasuneko beste gai batzuei buruz ere hitz egin du Erkorekak.

 

Adibidez, itunpeko ikastetxeetan deitu duten grebari buruz.

 

Sindikatuek esan dute grebak hilabete iraungo duela.

Jaurlaritza kezkatuta dago; denbora gehiegi dela uste du,

eta familiak ez direla kontuan hartzen.

 

Gogoratu du Lan eta Justizia Sailak

bitartekari lanak egin ditzakeela gatazkaren bi aldeen artean:

sindikatuak eta itunpeko hezkuntzaren sektorearen zati bat.

 

Kaiku enpresaren zati bat erostea

 

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du

Eusko Jaurlaritzak Kaiku Corporación Alimentaria enpresaren zati bat eros dezan.

 

Enpresaren ehuneko 7,3 erosi da, eta

6 milioi eta erdi euro pasatxo kostatu da.

 

Erosketa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak

Euskadiko elikaduraren industriaren aldeko apustua egin du.

Kaiku Euskadiko enpresa garrantzitsu bat da.

 

Eta Finantzen Euskal Institutuak enpresa horretan parte hartzeak

bermatuko du Euskadin ekoizten den esnea

tokiko abeltzainena izatea, hau da, Euskadiko herrietakoa.

 

Kolonbiarekin elkarlanean

 

Kolonbiako proiektu batekin elkarlanean ariko da Eusko Jaurlaritza,

Kolonbiako gatazkaren ondorioz bertatik ihes egin behar izan zuten

eta Euskadin bizi diren erbesteratuak babesteko.

HEGOAren bitartez gauzatuko da elkarlana,

Egia Argitzeko, Bizikidetzarako 

eta Ez Errepikatzeko Batzordearekin.

HEGOA Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko Azterlanen Institutua da,

Euskal Herriko Unibertsitatearena.

 

Haur-eskoletarako laguntza ekonomikoak

 

Gobernu Kontseiluak 26 milioi eta erdi euro gastatzea onartu du,

Euskadiko Haur Hezkuntzako lehen ziklorako.

 

Laguntza hori 0 eta 3 urte bitarteko haurrak doazen geletarako izango da.

 

Horrelako gelak oso garrantzitsuak eta beharrezkoak dira,

familiek aukera izan dezaten familia bizitza eta lana uztartzeko.

 

Horren bidez, honetan guztian lagundu nahi da:

  • Ikastetxe horiek mantenduko dira.
  • Familiek kuota txikiagoak ordaindu beharko dituzte.
  • Ikastetxe horietako hezkuntzaren eta asistentziaren kalitatea hobea izango da.

 

Sariak

 

Jaurlaritzaren Kontseiluak bi Sari hauetarako deialdia onartu du:

 

  • Garapenerako Lankidetzaren Ignacio Ellacuria Saria:
    erakundeak edo pertsonak saritzen dira, berdintasunaren eta justiziaren alde
    eta pobreziaren aurka borrokatzen dutenak.
  • Ikerkuntzako Euskadi Saria: zientziarekin lotutako jarduerak saritzen dira.

 

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan