(ebaluazioan)
Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak hasi du gripearen kontrako txertoa hartzeko kanpaina

2019.eko urriak 10

Osakidetza-euskal osasun-sistema da.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak

Bilbon prentsaurreko batean aurkeztu du

aurtengo gripearen aurkako txertaketa kanpaina.

 

Kanpaina urriaren 14an hasiko da, astelehenean,

eta 6 aste iraungo du, azaroaren amaierara arte.

 

Gripea harrapatzeko arrisku handiena duten taldeak

txertoa hartzera animatu nahi ditu kanpainak.

 

Pertsona horientzat garrantzitsua da prebentzioa eta txertoa hartzea,

gripea indar handiagoarekin agertzen denean prest egoteko;

urria eta apirila bitartean izan ohi da hori.

 

Txertaketa-kanpainaren xede dira batez ere:

 

  • 65 urtetik gorakoak
  • Gaixotasun kronikoren bat dutenak
  • Haurdun daudenak

 

Txertaketa-kanpainarekin lortu nahi da:

 

  • Gaixotzeko arrisku handiena duten horien osasuna zaintzea.
  • Gainerako herritarren osasuna zaintzea,
    babes-neurrien bidez:
    erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea,
    eskuak sarritan garbitzea
    edo doministiku egitean ahoa estaltzea.

 

 

Nobedade bat ere badago aurten.

 

Ospitaleetako larrialdietako itxaron-geletan

eta Etengabeko Arretarako Guneetan,

makinak egongo dira maskarak hartzeko.

 

Aurrerago, anbulatorioetan ere jarriko dituzte.

 

Kartelak jarriko dira jendeari erakusteko

gripea zabaltzea eragozteko oso garrantzitsua dela:

  • eskuak garbitzea
  • maskara erabiltzea, arnasa-arazorik izanez gero.

 

Kanpainari buruzko beste datu batzuk

 

  • Kanpainaren izena da: "Txertoa jartzeko unea da, eta badakizu".
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 400 mila txerto baino gehiago
    erosi ditu, eta gehiago erosiko ditu behar izanez gero.
  • Kanpaina honek ia milioi eta erdi euroko kostua izan du.
    Iazko kanpainan baino gehiago gastatu da.
  • Iaz 65 urtetik gorako pertsonen erdiak baino gehiagok
    jarri zuten txertoa Euskadin.
  • Iaz gripe gehien izan zen astea
    urtarrileko hirugarrena izan zen.
  • Osasun-zentroetan prest daude gripea harrapatu duen jende asko
    dagoen uneetan ondo erantzun ahal izateko.
  • Kanpainaren aurkezpenean izan dira gainera:
    Juanjo Aurrekoetxea Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria eta
    Enrique Peiró Osasun Publikoaren eta Pazientearen Segurtasunaren
    programen koordinatzailea.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau