(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluaren albisteak

2019.eko urriak 08

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,

eta hainbat erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramailea den Josu Erkorekak

azaldu du zein erabaki hartu diren.

 

Halaber, Eusko Jaurlaritzak gaurkotasuneko beste gai

batzuei buruz duen iritzia ere adierazi du.

 

Hondarribiko Alardeari buruzko adierazpena

 

Emakumeek Hondarribiko Alardean parte hartzeko

duten aukeraren aldeko adierazpena sinatu berri du

gazte-talde batek, eta Eusko Jaurlaritzaren iritziz, adierazpen hori positiboa da.

 

Gipuzkoako herri horretako desfile tradizionala da, izan ere,

Alardea, eta, bertan, gizonezkoek baino ez dute desfilatzen.

 

Alardea berdintasuna eta bizikidetza errespetatuko dituen

egintza bihur dadin baliagarria izan daiteke adierazpena, Eusko Jaurlaritzaren ustez.

 

ETAko preso batek Galdakaon egindako erakusketa

 

ETAren terrorismoaren biktimekiko sentikortasuna erakuts

dezala eta erakusketa erretiratu dezala (eskatu zaion gisan)

galdegin dio Eusko Jaurlaritzak Galdakaoko Udalari.

 

Bizkaiko udalerri horretako Udalak, izan ere, erakusketa

bat antolatu du, Jon Bienzoba ETAko presoaren margolanekin.

 

Eusko Jaurlaritzaren ustez, erakusketa hori bertan behera

geratu beharko litzateke. Izan ere, nahiz eta legezkoa den

preso batek bere lana espazio publikoan erakustea,

kontuan hartu behar da ETAk iraganean sortu duen

mina.

 

Merkataritza-negozioak irekitzeko laguntzak

 

Gobernu Kontseiluak programa bat onartu du,

beste une batzuetan ere garatu dena.

 

Hiri inguruetan, hau da, herri eta hirietan merkataritza-ekintzailetza

babesteko laguntzen programa da.

 

Programa honek diru-laguntzak ematen dizkie:

  • Udalei, biztanleak anima ditzaten udalerri horretan merkataritza-negozioak
  • Ekintzailetzan ari diren pertsonei, negozio horiek ireki ditzaten.

 

Etorkinei arreta emateko laguntzak

 

Etorkinei arreta ematen lan egiten

duten 4 elkarteri 400 mila euroko diru-laguntza

ematea onartu du Gobernu Kontseiluak.

 

Egoera zailean edo gizartean baztertua izateko

arriskuan dauden pertsonei laguntzen diete elkarte horiek.

 

Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) lankidetzan aritzeko proiektuak

Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan aritzeko

3 proiektu onartu ditu Gobernu Kontseiluak:

 

  • Unibertsitate-titulu berri bat sortzeko: Gizarte-zerbitzuetako kudeaketaren eta berrikuntzaren gaineko espezialista.
  • Mikrobiologiako eta Osasuneko Masterrean prestakuntza praktikoa egiteko.
  • Euskadin bideojokoak sortzeko.
    Bideojokoen industria oso garrantzitsua dela uste du Eusko Jaurlaritzak,
    lanpostuak eta jarduera ekonomikoa sortzen baititu.
    Hori dela eta, Gasteizko Artium Museoan egingo den ekitaldi batean lagunduko
    du: “Free to Play Bideojokoak”.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau