Eusko Jaurlaritzak neurriak onartu ditu, desgaitasun intelektuala dutenek EAEko sektore publikoan enplegu bat lortzeko aukera izan dezaten
% 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala dutenek
gainerakoen aukera berberak izango dituzte
lanpostu bat eskuratu ahal izateko EAEko Administrazioan
eta haren erakunde autonomiadunetan.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak zenbait neurri onartu ditu
lanpostu publikoen % 2 talde honentzat gordetzeko.
Horrek esan nahi du EAEko sektore publikoko 100 enplegutik
gutxienez 2 desgaitasun intelektuala dutenentzako izan behar direla.
Neurri horiek lotuta daude 2020ko Enplegu Plan Estrategikoarekin,
eta lanerako eskubidea bermatzen dute, tratu-berdintasunean eta diskriminaziorik
gabe.
Enplegu publiko bat eskuratzeko oposizioa egin behar da.
Ondo antolatu beharreko prozesua da, eta zenbait fase ditu.
Eusko Jaurlaritzak 8 ekintza onartu ditu prozesu hori gauzatzeko:
- Desgaitasun intelektuala dutenekin
lan egiten duten elkarteekin elkarlanean aritu. - Aztertu zer lanpostu diren egokiak pertsona horientzat,
egokitu edo moldatu beharrik badagoen ikusi. - Oraingo Lanpostu Zerrenda aldatu,
pertsona horientzako lanpostu espezifiko batzuk sortzeko. - Pertsona horien beharretara egokitutako hautaketa-prozesu bat egin.
- Lan-poltsa baterako deia egin, lanpostuak
pertsona horiek bete ahal izan ditzaten. - Lehenengo fasea diseinatu, pertsona horiek lanean hasten direnerako:
prestakuntza, laguntza ematea edo tutorizazioa. - Lan-poltsak arautzen dituzten arauak egokitu.
- Lanpostuen eskaintza argitaratu,
bai eta lanpostu horiek betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia ere.