(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Gobernu Kontseiluari buruzko berriak

2019-10-01

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,

eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

aditzera eman du zein gai eztabaidatu diren eta zer adostu den.

 

% 100 berriztagarria den energia elektrikoa kontratatzeari buruz

Eusko Jaurlaritzak onartu du EAEko sektore publikoaren eraikinetan eta instalazioetan

elektrizitatearen hornidura kontratatzea,

% 100 energia berriztagarrietatik sortutako elektrizitatearen bidez.

 

Erabaki horrek 2 helburu ditu:

  • Elektrizitatearen erosketa bakarra egitea sektore publiko osorako.

  • Energian jasangarria den administrazio publiko bat lortzeko urratsak egitea.

 

Hori da Eusko Jaurlaritza egin ari den gauzetako bat

“Energia Estrategia 2030” betetzeko.

 

Munduan egiten ari diren energia-politikekin lotuta dago,

eta horien denen helburua da emisio kutsagarriak murriztea eta trantsizio energetikoa

lortzea.

 

Eusko Jaurlaritza 2008an hasi zen energia berriztagarriak kontratatzen.

 

Euskadi gaur egun:

  • Europan efizientzia energetiko handiena duten bost herrialdeetako bat da.

  • Konpromisoa hartua du garapen jasangarriarekin,

    ingurumenarekiko errespetuarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin.

  • Konpromisoa hartua du Euskadi 2050ean

    karbonoan neutro den lurraldea izateko;

    hau da, atmosferara egiten diren karbono dioxidoaren emisioak

    oso gutxi izateko edo orekatuta egoteko.

  • Euskal gizartea konbentzituta eta konprometituta dago helburu horiekin.

 

Desgaitasun intelektuala dutenentzako enplegu publikoari buruz

Gobernu Kontseiluak onartu du zer egingo duen

desgaitasun intelektuala dutenek aukera izan dezaten

Administrazio publikoko enplegu bat eskuratzeko.

 

Neurri horrek pertsona horien lan-eskubidea bermatzen du,

gainerakoen baldintza berberetan eta diskriminaziorik gabe.

 

Eusko Jaurlaritzak nahi du EAEko sektore publikoko 100 enplegutik 2,

hain zuzen, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala

dutenentzako izatea.

 

Eusko Jaurlaritzak beste gai batzuei buruz duen iritziaz ere galdetu diote

kazetariek Erkorekari:

  • Kataluniako egoerari buruz: ez zaie iruditzen Espainiako Gobernuak

    artikuluan aplikatu behar duenik, ez orain ez inoiz.

    Bere iritziz, jarduneko gobernuak ahalmena badu artikulu hori aplikatzeko

    eta Kataluniako autonomia eteteko,

    orduan estatutu bat osatzeko ere bai, kasu honetan euskal estatutua.


  • Bizkaiko metaleko enpresen grebari buruz: uste dute greba

    egitea dagoeneko aurreikusita zegoela aurreko udaberrian,

    eta horrek erakusten duela greba-deialdia egin duten sindikatuek

    ez dutela negoziatu nahi.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan