(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluari buruzko berriak

2019.eko irailak 24

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da

eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

eta Hezkuntza sailburuorde Cristina Uriartek

landutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Frankoren gorpuzkiak Pradora eramango dituzte

 

Eusko Jaurlaritzak erabaki ontzat jo du

Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak Valle de los Caídosetik

Madrilera, Pradoko udal hilerrira, eramatea.

 

Izan ere, amaiera ematen dio egoera onartezin bati.

 

Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea

 

Eusko Jaurlaritzak aztertu du Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren legearen lehenengo proposamena.

 

Legeak 11 kapitulu ditu.

 

Kapitulu horietan, gai hauei buruz hitz egiten da:

  • egia
  • justizia

 

Eusko Jaurlaritzak hau pentsatzen du lege berriari buruz:

  • sentidua emango die Memoriaren arloan
    egindako gauza guztiei
  • lagunduko du justiziari buruzko segurtasuna indartzen.

 

Eusko Jaurlaritzak proposamen hau

alderdi politiko guztiekin partekatuko du

baita gaiaren inguruan lan egiten duten asoziazioekin ere

 

Emigranteak

 

Eusko Jaurlaritzak emigranteei buruz ere hitz egin du.

 

Emigranteak dira bizitzera beste herrialde batera joaten direnak

Euskadi herri emigrante bat izan da, eta da.

 

Joan dira:

  • batzuk, nahita
  • beste batzuk, behartuta

 

Gaur egun, Euskaditik kanpora doazenak

gazteak dira, ikasketak egindakoak.

 

Eusko Jaurlaritzak nahi du pertsona horiek

joaten diren herrialdean:

  • mantendu ahal izatea:
    • identitatea
    • kultura
    • hizkuntza
    • Euskadi ezagutzera ematea.

 

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 7. Mundu Biltzarra

 

Biltzarra Bilbon egingo da, Euskalduna Jauregian

urriaren 2, 3 eta 4an.

 

SAREGINTZAN da biltzar honen gaia: Sareak Ehuntzen.

 

Biltzarraren helburua da lankidetzan lan egitea

Kolektibitateen eta euskal erakundeen artean.

 

Kolektibitateen Biltzarraren aurretik,

Gaztemundu programaren saioak egingo dira, irailaren 27tik 23ra bitarte.

 

Parte hartzen duten gazteek

kultura kudeatzeko prestakuntza egingo dute.

 

Gaztemundu Eusko Jaurlaritzaren programa bat da;

helburua da munduan dauden euskal etxeetako gazteek

Euskadi bisitatzea eta hauek ezagutzea:

 

  • euskal kultura
  • euskal hiri eta herriak

 

Ikasleentzako beka eta laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak 55 milioi emango ditu

unibertsitatez kanpoko ikasleentzako beka eta laguntzetarako

 

Auzitegi Gorenak behartuta, Eusko Jaurlaritzak

aldatu behar izan du eskola bukatu ondoren ikasten jarraitu nahi duten

gazteentzako beken deialdia.

 

Eusko Jaurlaritzak aldaketa horiek egin ditu, ziurtatzeko:

  • deialdiak dioena betetzen dela
  • Ikasleek bekak jasotzen dituztela.

 

Hezkuntza sailburuordeak esan du auzitegi honen epaiak

ez dituela errespetatzen Eusko Jaurlaritzaren eskumenak;

izan ere, 30 daramatza lanean gai honetan

eta ez da inoiz arazorik izan.

 

Gainera, Euskadik beka-sistema propio bat dauka

euskal gizartearen premiei erantzuten diena.

 

Horrela bada, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du

bekei buruzko eskumen guztiak errekuperatzeko.

 

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau