(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Gure Artea sariak banatu ditu, Euskadiko arte-munduari lotuak

2019.eko irailak 17

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du

Gure Artea sariak emateko ekitaldia, Gasteizen.

 

Ekitaldia Artium Museoan egin da.

 

Lehendakariarekin batera, Eusko Jaurlaritzako beste sailburu batzuk egon dira,

baita Arabako foru-diputatua eta Gasteizko alkatea ere.

 

Gure Artea sariek balio dute

Euskadin artearen munduan dabiltzan artisten lana aitortzeko.

 

Aurten, hiru hauek izan dira saridunak:

  • Xabier Arakistan Ecenarro “Arakis”: arte bisualen modalitatean.
  • Sahatsa Jauregi Azkarate: sorkuntza-lanaren modalitatean
  • Miren Arenzana Letamendi: ibilbide artistikoaren modalitatean.

 

Gure Artea sariak Euskadin ematen diren

sari garrantzitsuenak dira.

 

Arte-munduko profesionalek osaturiko epaimahai batek

aukeratu ditu aurtengo saridunak

 

Lehendakariak esan du kulturak, arteak eta sorkuntzak

ekarpen handia egiten diotela euskal gizarteari

eta Euskadi ezagutarazten dutela munduan zehar.

 

Horretarako sortu dira gure museoak:

Artium, Gasteizen; Tabakalera, Donostian,

edo Guggenheim eta Arte Ederrak, Bilbon.

 

Eta ideia honekin egiten dute lan:  “Think global, act local”,

Zera esan nahi du: “Pentsatu globalki, jardun lokalki”

 

Informazio gehiago saridunei buruz

Xabier Arakistain “Arakis” erakusketa-komisarioa .

 

Oso erakusketa garrantzitsu eta ospetsuetan izan da komisario

hainbat museo eta kulturgunetan, Euskadin eta kanpoan.

 

Bilbaorte erakusketen arduraduna izan da

eta Montehermoso Kulturgunearen zuzendari, Gasteizen.

 

Hitzaldiak ere eman ditu, oso museo ezagunetan: Londres,

Paris, Berlin, Mexiko edo New York.

 

Sahatsa Jaurégi. Artista honek eskulturari eta artxiboari lotutako lanak egiten ditu.

 

Lan asko egin ditu, eta elkarlanean aritu da beste artista batzuekin.

 

Bere belaunaldiko artista garrantzitsuenetako bat da.

 

gauzak ikuspuntu ezberdinetik begiratzen dituelako.

 

Bere lanek zerikusi handia dute herri-kulturarekin, eta kitsh estiloarekin.

 

Miren Arenzana eskultorea da, Bilbokoa.

 

Sari honen bidez, artistaren 30 urteko ibilbidea aitortu nahi da,

artearen munduan, genero-perspektibatik egindako lanagatik.

 

Bere lanetan, diseinua eta arkitektura ere lantzen ditu

eta material industrialak erabiltzen: plastikoa, goma

artisau-materialak, adibidez, brodatuetan,

edo material birziklatuak.

 

Azken urteotan, aldatu egin da bere lana, eta soilagoa bihurtu.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau