(ebaluazioan)
Berriak Osasuna
Eu

Haurrak meningitisaren kontra txertatzeko kanpaina bat hasiko urrian

2019.eko irailak 09

Meningitisa gaixotasun larria da,

batez ere ume txikiei eta nerabeei eragiten diena.

Meningitisaren eraginez,

handitu egiten dira burmuina eta bizkarrezur-muina estaltzen dituzten mintzak.

Meningitisaren sintomak dira bat-bateko sukarra, buruko min handia

zorabioak eta gorakoak.

 

Meningitisa bakterio batek sortzen du: meningokokoak.

Meningokoko-mota desberdinak daude;

letren bidez bereizten dira: A, C, W eta Y.

Pertsonak bakterio horretatik babesteko,

haren kontrako txertoa hartu behar da.

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabaki du

meningokokoaren kontrako txertaketa-kanpaina, orain arte egiten zena,

aldatzea.

Izan ere, azken urteotan

Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan,

meningitis-kasu gehiago izan dira

W eta Y meningokokoek sortuta.

 

Nolakoa izango da txertaketa-kanpaina berria 2019-2020 ikasturtean?

 

Prentsaurreko batean, Osasun sailburu Nekane Murgak,

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Juanjo Aurrekoetxeak

eta Txertaketen Aholku Batzordeko buru Txema Arteagoitiak

azaldu dutenez, bi parte izango ditu kanpainak:

 

 

  • Hirugarren dosiaren txertaketa-kanpaina: urrian hasiko da.

 - Txertoaren hirugarren dosia A, C, W eta Y meningokokoaren kontrakoa izango
   da.

   Orain arte, C meningokokoaren kontrakoa zen soilik.

 

  • Txertaketa-kanpaina berezia: urtarrilean hasiko da.
  - 2008an jaiotako umeei emango zaie txerto berri hau.

  - 2001etik 2006ra artean jaiotako umeek

    hartua dute c meningokokoaren kontrako hirugarren dosia,

    eta orain beste txerto indargarri bat emango zaie, A, W eta Y meningokokoaren

    kontrakoa.
 

Kanpaina honi buruzko beste datu batzuk:

 

  • Datozen 3 ikasturteetan, 13 urtetik 18 urtera bitarteko

    ia 140 mila pertsona txertatuko dira.

  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak

    21 mila txerto-dosi baino gehiago erosiko ditu kanpainaren lehen parterako,

    eta 200 mila dosi baino gehiago, datozen 3 ikasturteetarako.

  • Txertoen kostua 7 milioi eta erdi euro baino gehiagokoa da.

  • 2002tik 2007ra bitartean jaiotakoei ikastetxeetan jarriko zaie txertoa.;

Horien aita-emek informazioa jasoko dute, eta txertatzeko baimena eman beharko dute.

  • 2001ean jaiotakoei Unibertsitatean jarriko zaie txertoa.

  • Osasun-zentroetan ere jarriko dira txertoak.

  • Euskadin, gaixotasun hau nahiko kontrolatuta dago, eta kasu gutxi dago,
    baina prebenitu beharra dago.

 

Informazio gehiago:

http://www.euskadi.eus/informazioa/haur-txertaketa-/web01-a2gaixo/eu/

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau