(ebaluazioan)
Berriak Eusko Jaurlaritza XI. leg
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 3 gai garrantzitsu landu nahi ditu: demografia, klima-aldaketaren aurkako borroka eta teknologiaren bilakaera

2019-09-20

Politika orokorreko osoko bilkura egin da Eusko Legebiltzarrean.

 

Osoko bilkura hori oso garrantzitsua da euskal politikan,

ikasturte politikoari hasiera ematen diolako.

 

Goizeko bederatzi t´erdietan hasi da Osoko Bilkura.

 

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da hitz egiten lehena.

 

Hiru zati izan ditu lehendakariaren diskurtsoak:

  • zer egin du eta zer egingo du Eusko Jaurlaritzak
    agintaldiko azken urtean
  • zer erronka ditu Eusko Jaurlaritzak

 

Horiek guztiak lortzeko, Eusko Jaurlaritzak nahi du

adostasuna, lankidetza eta elkarrizketa izatea hauen artean:

  • Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiak
  • Oposizioko 3 alderdiak.

 

Zer egin du eta zer egingo du Eusko Jaurlaritzak

 

Lehendakariak esan du Eusko Jaurlaritzak

ongi betetzen dituela bere egitekoak.

 

Horrez gain, esan du:

  • Gobernu Programaren 150 konpromisoak abian dira.
  • 15 plan estrategikoak abian dira.
  • 15 lege-proiektu onartu dira.
  • Eusko Jaurlaritzak bere konpromisoa bete nahi du,
    eta 28 lege-proiektu aurkeztu.

 

Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko ditu ondorengo hauek:

  • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Lege-proiektua.
  • Migraziorako Euskadiko Gizarte Hitzarmena:
    ongi eta elkartasunez erantzuteko
    beste herrialde batzuetatik datozen pertsonei.
  • Enplegu gehiago eta hobea lortzea, jende gehiagok izan dezan lana
  • Lan egitea, Espainiako Estatuan aitortu dadin:
  • euskal autogobernua
  • Estatua zenbait naziok osatzen dutela.

 

Urkullu lehendakariak, gainera, esan du beharrezkoa dela

Espainiako Estatuarekin komunikazioari berriro ekitea

gai hauetan aurrera egin ahal izateko:

  • Abiadura Handiko Trena
  • euskal industri
  • energia erabiltzeko dugun modua aldatzea
  • EAEko aireportuak

 

Eusko Jaurlaritzaren ustez,

Espainiako Gobernuarekin dagoen komunikazio falta ez da ona Euskadirentzat.

 

Gainera, Espainian hauteskundeak errepikatzea

atzerapausoa da.

 

2020ko Aurrekontuak hurrengo hilean onartuko dira.

 

2020ko Aurrekontu honetan:

  • Lehenengo aldiz, kontuan izan da emakumeen eta gizonen berdintasuna.
  •  
  • Garrantzitsuena izango da:

 

Eusko Jaurlaritzak esan du aurrekontu hau onartzeko

beharrezkoa dela talde politiko guztiak elkarlanean aritzea.

 

Etorkizuneko erronkak:

 

Euskadik 3 erronka oso garrantzitsu ditu:

  • demografia: leku bakoitzeko biztanleria;
    zenbat jende bizi, jaio eta hiltzen den leku horretan eta abar
  • klima-aldaketaren aurkako borroka: pertsonen jardueraren eraginez Lurreko
    kliman gertatzen ari den aldaketa da klima-aldaketa.
    Adibidez, Lurra berotzea.
  • teknologiaren aldaketa eta aurrerapena

 

Erronka horiek kontuan izanda,

Eusko Jaurlaritzak 4 gai hauetan lan egingo du:

 

1.- Giza garapena

 

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu erdia baino gehiago gai hauetarako da:

  • Osasuna
  • Hezkuntza
  • Gizarte-babesa
  •  

Euskadi Bonu Jasangarriarekin

milioi bat eurotik gora lortu du Eusko Jaurlaritzak

gai horietan lanean jarraitzeko.

 

2.- Hazkunde Jasangarria

 

Lehendakariak gai hauei buruz hitz egin du:

  • enplegua
  • industria eta berrikuntza; hau da, industrian
    berrikuntzak ekartzen dituzten aldaketak.
  • Euskadi Basque Country nazioartean zabaltzea:
    Euskadin egiten diren gauzak
    beste herrialde batzuetan ikusi ahal izango dira.
  • ingurumena eta jasangarritasuna:
    gauzek luze irauteko eta, hala, inguruneari kalterik ez eragiteko.
  •  
3.- Bizikidetza eta giza eskubideak

Eusko Jaurlaritza Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren Plana betetzen ari da.

 

Eusko Jaurlaritzaren ustez, bake- eta bizikidetza-politikak

beharrezkoak dira, oso bidegabea izan zelako

euskal gizartearen eta giza eskubideen aurkako terrorismoa.

 

Horregatik, bakearen eta bizikidetzaren kultura landu behar da,

gizartean besteekin hobeto bizi ahal izateko.


4.-Autogobernua

 

Eusko Jaurlaritzak autogobernu gehiago eta hobea lortu nahi du Euskadirentzat.

 

Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriaren 17 Helburuei buruz

 

Eusko Jaurlaritzaren iritziz,
Euskadik etorkizunean dituen erronkei efikaziaz erantzuteko,
beharrezkoa da gai hauetan lan egitea:

  • demografia eta gizartea
  • energia eta ekologia
  • teknologia eta arlo digitala.

 

Gai horietan aldaketak egiteak hobetzeko aukera ematen du, eta Euskadi prest dago

aldaketa hori egiteko.

 

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak hauek ditu:

  • Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriaren 17 Helburuak
  • Gobernu Programaren helburuak
  • Instituzioetan eta gizartean lan egiteko modu bat, lankidetzan arituz.

 

Lehendakariaren iritziz, Euskadi gauzak ongi egiten ari da,

eta aurrera jarraituko du urratsez urrats.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan