(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak immigrazioari buruzko Share proposamena aurkeztu du Vatikanoan

2019.eko abuztuak 28

Iñigo Urkullu Lehendakaria Aita Santuak Erroman duen egoitzara joan da, Vatikanora.

 

Lehendabizi, Aita Santuak jendaurrean

egiten duen elkarretaratzean egon da.

 

Lehendakariak Gernikako Arbola duen intsignia bat oparitu dio.

 

Gero, Vatikanoko Estatu Idazkari Pietro Parolín

kardinalarekin batzartu da, Jauregi Apostolikoan.

Lagundu diote Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak

eta Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusi

Jonan Fernandezek.

 

Lehendakaria Share proposamena aurkeztera joan da Vatikanora.

 

Proposamena begi onez hartu dute,

bai Maltako Ordenak, bai Aita Santuak

 

Vatikanoak esan du Eusko Jaurlaritzarekin lan egingo duela gai honi buruz.

 

Zer da Share proposamena?

“Sharek” partekatu esan nahi du ingelesez.

 

Share proposamena Europako herrialde batzuetako

hainbat Gobernuren arteko ekimen bat da

 

Europako herrialdeek immigrazioarekin

dituzten arazoekin lotuta dago proposamen hori;

hau da, beren herrialdeetatik Europara

bizitza hobe baten bila ihes egiten duten pertsonekin

 

Gehiago jakin nahi izanez gero, esteka honetan informazio gehiago aurki daiteke:

https://www.irekia.euskadi.eus/lf/es/news/53908-gobiernos-subestatales-europeos-presentan-modo-simultaneo-propuesta-share-para-responder-colaborativamente-reto-migratorio

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko abuztuak 29

    Querido Íñigo, cada día aprendo que estar contigo es la fortaleza de nuestra vida, por todo lo que me das, por todo lo que me otorgas, por tu amor y aprecio incondicional, muchas pero muchas gracias.
    Besarkada bat.